Skip to main content

BCSCk ECSO ordezkatu du San Frantziskon (AEB) Holandako Kontsultatu Nagusiak antolatu duen Europako zibersegurtasun topaketan

10/06/2022

Ekitaldiaren helburu nagusietako bat zibersegurtasunaren berrikuntzan Europan dagoen kalitate-maila handia erakustea izan zen. Europako eta Estatu Batuetako zibersegurtasun-industriako liderrekiko harremana sustatzeko xedearekin Europako punta-puntako 40 start-up izan ziren deituak, horien artean CounterCraft eta Enigmedia euskal enpresak. Hala, zibersegurtasunaren industriako lider estatubatuarren eskutik ideia nagusi batzuk partekatzeko eta entzuteko aukera ere egon zen.

Jardunaldiari bukaera emateko, sektorean ospe handia duten bi adituk parte hartu zuten: Stuart McClure, NumberOne AI Inc. enpresako CEO eta Richard Seiersen, Chief Risk Officer for Resilience.

Javierrek zibersegurtasunaren arloan Estatu Batuetako eta Europako enpresa nagusien artean zubiak jartzearen garrantzia azpimarratu zuen. Lankidetza horrek hiru erronka izango ditu:

  • Europako zibersegurtasunean espezializatutako enpresekin  inbertitzaileen sarea indartzea merkatu potentzial gisa.
  • Negozio-aukerak sortzea hazi-kapitaletik eta A serieko finantziazio-errondetatik haratago kapitala handitzeko.
  • Sektorearen nazioarteko marketina eta negozio-garapena hobetzea, start-up motatako enpresei hazkunde-fasean laguntzeko.

ECIP, Europan inbertitzeko proiektu giltzarria

Gure zuzendariak ECSOrentzat eta Europarentzat giltzarria den proiektu bat abian jartzeak ekarri duen lankidetza-ahalegin handia nabarmendu zuen: ECIP (European Cybersecurity Investment Platform), zibersegurtasuneko inbertsioa erakartzeko, European Investment Bankekin lankidetzan. Nabarmendu zuenez: "Plataformak Europak zibersegurtasunaren industrian inbertitzeko duen gaitasuna bultzatzea eta merkatuan onartzea espero da".

ECSOk irmo sinesten du Euskadi, Gales edo Flandes bezalako eskualdeek zibersegurtasun-ekosistema jasangarri eta arrakastatsuak sortzeko betetzen ari diren funtsezko zereginean. Helburu hori lortzeko, eskualde horiek zenbait ezaugarri garatu behar dituzte beren eragin-eremu nahiko mugatuetan:

  • I+G sare dinamikoa.
  • Talentua sortzeko gaitasuna.
  • Tokiko erakundeekiko konpromiso sendoa.
  • Erabat digitalizatuta dagoen tokiko merkatua. Ezinbestekoa da azkar hobetzen laguntzen duen ziber irtenbideak aurkitzea.
  • Inbertitzaileakerakartzeko gaitasuna.

BCSCren kontaktuak AEBn

Gure taldeak RSA Conference-n parte hartu zuen astean zehar; teknologian eta zibersegurtasunean adituak diren agente nagusientzako topagune globalean, alegia. Bertan sektoreko stakeholder nagusiekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen.

Jardueren agenda ICEXek (Espainia Esportazioa eta Inbertsioak) antolatutako ekitaldi batean parte hartzearekin hasi zen eta azokan bertan zeuden euskal enpresa guztiak ere bisitatu zituzten: CounterCraft  , LEX Program, Panda Security, Redborder, INGECOM, IKERLAN, Enigmedia, TECNALIA Research & Innovation eta Hdiv Security.

Astean zehar, RSA Conferenceko Europako beste zibersegurtasun ekosistema batzuekin bilerak egin genituen, besteak beste, Teletrust kluster alemanarekin, Irlandako Gales eskualdearekin eta Flandesekin, eta Kataluniako Zibersegurtasun Agentziarekin.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.