Skip to main content

Cyberzaintzak “Zoritxarretarrak” abian jarri du Interneteko iruzurra saihesteko

22/11/2024

Black Friday eguna eta Gabonak heltzear daudela, herritarrak ahulagoak dira online iruzurrarekin lotutako delituek gora egin dutelako. Arazoari aurre egiteko modurik onena prebentzioa eta agertu daitezkeen modu ezberdinez ohartaraztea da. Hori dela eta, Cyberzaintzak, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziak, “Zoritxarretarrak” kanpaina abian jarri du “ostiral beltz" ezagunetik astebetera, erosketen bolumena handitzea espero baita, batez ere Internet bidez.

Telebista estiloko “minisail” baten bidez, mota guztietatko ezbeharrak gertatzen zaizkion familia pat protagonista dela, kanpainak online iruzurren ohiko egoerak aurkezten ditu. Ikuspegi hurbil eta positibo batetik, “Zoritxarretarrak” (“zoritxarrekoak”), zibermehatxuak saihestu daitezkeela erakusten saiatzen da, neurri batzuk hartuz gero. Gainera, pertsonaiak berak dira beren ustezko zorte txarrari buruzko hausnarketa pertsonala egiten dutenak.

 

Ez bakarrik erosketa segurua

Ekimena ez da soilik erosketa seguruan oinarritzen, nahiz eta hau abiapuntua izango den. Adin guztietarako Interneten erabilera seguruan jarri nahi du arreta. Horrela, iruzurraren biktima izatea zoriagatik edo zorte txarragatik delako ustea desmitifikatu nahi da, betiere enpatiatik abiatuta. “Ez da zorte txarra, tranpan erortze baizik. Seguru nabigatu eta ezbeharrak saihestu” dio kanpainaren claim-ak. Horrela, nork bere burua babestea edonoren eskura dago.

 

Lau istorio, ikasketa bat

Kanpaina lau istorio desberdinen inguruan egituratzen da, edozein familiatan benetako eta eguneroko egoerak irudikatzen dituztenak.

Kanpaina horretarako aurreikusitako kapituluak honako hauek dira:

  • Harria: denbora mugatua duten eskaintza erakargarriegiez jakinarazten du, ez baitugu irakurtzen “erosi” edo “dohaintza egin” sakatzen ari garen.
  • Txein”: phishing kasu tipikoa; sari baten ondorioz, esteka batean klik egin eta kredentzialak orri faltsu batean jartzen dira, informazio sentikorra emanez.
  • Morenito de invierno”: arreta berezia jartzen du online hedabideak opor-erreserba bat egiteko eskaintzen dizkigun bermeetan, eta erreserba hori segurtasunez egiteko kontuan hartu beharreko aspektuak zehazten ditu.  
  • “Skin” iruzurra: online jokoen bidez adingabeek jasan ditzaketen arriskuetako batzuk azaltzen ditu. Gainera, agerian uzten du familiaren barruan komunikazioak duen garrantzia.

 

Kanpaina Cyberzaintzako Instagram eta TikTok kontuetan soilik ikusi ahal izango da. 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.