Skip to main content

Lantegi Batuak erakundearekin kontzientziazio saio berriak

22/03/2023

Basque CyberSecurity Centre-tik (BCSC), kolektibo ezberdinei zuzendutako zibersegurtasunaren aldeko dibulgazio-lanarekin jarraitzen dugu. Iaz bezala, joan den otsailean, Lantegi Batuak erakundearen prestakuntza-jardunaldi batzuk egin genituen. Lantegi Batuak, Bizkaian adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea. Horren xedea pertsonak inklusioa, ahalik eta garapen handiena eta bizi kalitate onena lortzea da.
Pandemiaz geroztik, zibersegurtasunarekiko ardura handitu da, baita hazkundean dagoen sektorea bihurtu ere. Bilakaera teknologiko azkarrak eta digitalizazioak abantaila ugari ematen dituzte, baina, era berean, gizarteak ezagutu beharreko zenbait arrisku ere badakartzate. Sare sozialetan, gazteenak mugitzen diren eremua, izaten dira batez ere arrisku hauek. Horregatik, eta arriskuei buruz kontzientziatzeko eta horiek saihesteko, aurten 18 kontzientziatzio-tailer egin ditugu Bizkaiko Lantegi Batuaken hainbat zentrotan. Jarduera bakoitzak ordu eta erdiko iraupena eta 10 parte-hartzaile zituen. Horien bitartez, jardunbide egokien oinarrizko gida batekin, dauden mehatxu moten inguruko kontzientziazioarekin eta sare sozialetan egon daitezkeen arriskuekin, 220 pertsona prestatzea lortu dugu.

Jardunbide egokiak

Interneten ibilitzeko garaian, orientatzeko gida batek zibererasoetatik babesten lagunduko digu. Sarbideen kontrolari, segurtasun-gorabeherei aurre egiteko erantzunei eta telelan segururako jardunbide egokiei buruzko informazioa ematen du. Pasahitzak nola hobetu, Ransomware eraso bati nola erantzun eta segurtasun-krisi bati nola aurre egin ere azaltzen du.

Zibermehatxua

Enpresekiko zein partikularrekiko zibermehatxuak gora egiten jarraitzen dute mundu osoan. Gure tailerrek, eraso informatiko mota nagusiek nola aritzen diren zehatz-mehatz ezagututa, online gertatzen diren mehatxuak identifikatzen laguntzen dute. Horien artean, phising informatikoko kanpainak, malwareak ATMn edo zibererasoak azpiegitura kritikoetan. Gainera, CEOen iruzurra edo Carding bezalako kontzeptuak argitzen laguntzen dugu.

Sare sozialekin arazoak

Sare sozialek, erasotzeko errezena den publiko gaztea erakartzen dute dagoeneko finkatuta dauden plataformekin edota indarrez sartzen diren aplikazio berriekin. Hori dela eta, EAEko gazteen %85ak deskonexio digitalaren beldur direla jakitea ez da harritzekoa. Plataforma horiek komunikazio- eta lan-aukera handiak eskaintzen dituzte, baina mendekotasun-arazoak eta datu pertsonalen lapurretak ere eragiten dituzte.

Zoritxarrez, persona batzuk gazteenen inozentziaz eta ezjakintasunaz baliatzen dira. Horregatik, iruzurrak, abusuak edo manipulazioak saihesteko, arriskuez ohartaraztea eta pribatutasuna sustatzea komeni da.

Interneteko ingurune seguruak

Internet sortu zenetik, tresna honek komunitate birtualak sortzeko balio izan du. Bertan, hobby, jatorri edo problematikak bezalako interes komunak dituzten mundu osoko pertsonak beren esperientziaak partekatzen dituzte. Gune seguru hauek, datu pertsonalen eta bizitza pribatuaren kontrol eraginkorra gailentzen dituzten, filtrazioen eta xantaien beldurrik gabeko trukerako lekuak, foro eta konfiantzazko taldeak dira. Pertsonek, sare sozialetan deskribatutako mehatxu eta erronkei egin ohi diete aurre. Beraz, beren buruak babesteko ezagutza eta funtsezko tresnak eskaintzea beharrezko da. Hau horrela izanik, kontzientziazio- eta sentsibilizazio-tailerrak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Bereziki egoera behartsu batean dauden pertsonak, adimen-desgaitasuna dutenak bezala. Internet eta sare sozialek, jendea ezagutzeko, komunitateak ezartzeko eta lana aurkitzeko aukera asko eskaintzen dituzte. Baina alde negatiboa ere badu, pribatutasunaren eta intimitatearen aurkako arriskuekin. Datuak, informazio konfidentziala eta argazki pertsonalak edo bideoak lapurtzea errealitate tristea da. Hortaz, saihestu edo salatu ahal izateko, erabiltzaile guztiek jakin beharreko gauza da.

 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.