Skip to main content

Zibersegurola: Web kamera segurtasunez erabiltzeko aholkuak

16/05/2023

Ziberrean, Zibersegurola” kanpainiak aurrera jarraitzen du zibersegurtasunaren inguruan gizartean kontzientiza sortzeko eta, bide batez, sentsibilizatzeko. Azken boladan, asko areagotu da ziberdelinkuentzia hezkuntza, lan zein gizarte esparruan eta, horregatik, BCSC-n pertsona, enpresa eta erakundeei gerta dakieken online arrisku eta mehatxuak sahiestu nahi ditugu. 

Maiatzaren 17an, Interneten Eguna da, eta horregatik, hilabete honetan web kameren erabileran oinarritu nahi gara. Antzinean, gure gailutik at erosi beharreko periferikoa zen, eta ordenagailura konektatzen genuen erabili nahi genuenean, gero tiraderara itzultzeko. Hala ere, duela zenbait urtetik, web kamerak jada ezarrita daude gure ohiko gailu askotan: eramangarria, telefono mugikorra, tabletak… Aurrerapen teknologikoei esker, ia edozein gailuk balio du bideoa denbora errealean bidali eta jasotzeko, eta horrek aukera ugari ematen ditu, baina baita mehatxu batzuk ere.


Zure pribatutasunaren aurkako armak

Ez zaitzatela engainatu, zure kamerak ez dizu inor ikusten uzten. Besteek ikusi ahal izango dute zure kamera aktibatu eta sarbidea ematen badiezu. Web kameren hackeoari esker, zure jardueren argazkiak eta bideoak atera ditzakete, ordenagailuaren aurrean ez bazaude ere. Zure pribatutasunaren eta intimitatearen aurkako arma bihur daitezke. Horregatik, bost arrazoiren zerrenda egin dugu, zuhurtziaz joka dezazun.


Kontuz web kamerarekin! Zuhurtziaz jokatzeko bost arrazoi:

1. Zure web kamerak ez dizu inor ikusten uzten. Besteek zu ikusten zaituzte.
Web kamera arma kargatua da, ZU begiratzen zaitu. Benetan erabili nahi duzu?
 
2.  Bere web kamerak engainatu ahal zaitu
Zure erabakiak hartu eta kontuz engainuekin. 
 
3. Zure web kamerak bidaltzen duena ikusten zaituenak graba dezake.
Nahiz eta pantailaren beste aldean egon, edonork egin ahal dizu mina.
 
4. Zure web kamera zu konturatu gabe aktibatu daiteke.
Estali web kamera erabiltzen ez duzun bitartean.
 
5. Zure web kamerak zure informazio asko eskaini dezake.
Gogo-aldartea, zaletasunak, maila ekonomikoa, familia... agerian gera daitezke.

 

webcam

 

Horrekin guztiarekin, gogoratu besterik ez dugu egin behar web kamerak urrunetik aktiba daitezkeela, eta ematen ditugun irudiak beste pertsonak graba ditzakeela zu konturatu gabe; beraz, garrantzitsua da konpromisoan jar gaitzakeen edozein portaera saihestea. BCSC-tik ziberbizikidetza positiboa eta gizarte berdinzaleago eta toleranteagoa lortzeko lagundu nahi dugu; guztiontzako giro segurua, mehatxurik eta xantaiarik gabekoa, alegia
 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.