Skip to main content

Zibersegurtasunaren etorkizunak CyberLehiako finala jokatzen du

09/05/2024

Gogo biziak eta talentu digitalak nabarmendutako jardunaldi batean, gure zuzendari nagusiak, Javier Dieguezek, Euskadiko LHko ikasleentzako zibersegurtasuneko lehenengo lehiaketa den CyberLehiaren finalera joan da. Behar-beharrezkoa da milaka profesional gazte ezagutza digitaletan trebatzea, batetik, lan-etorkizun segurua eta kalitatezkoa bermatzeko, eta, bestetik, gure lurraldearen oparotasuna ziurtatzeko. Ziberkrimenaren aurka borrokatzen jarraitzen duten enpresek eta administrazio publikoek belaunaldi-erreleboa bermatu behar dute sektorean. 

Eta hori da CyberLehiaren helburua: ikasleen motibazioa sustatu, hazten hari den zibersegurtasun sektorera talentua erakarri, arlo horri buruzko ezagutza eta kontzientziazioa zabaldu, LHko ikastetxeetatik egiten den lana agerian jarri eta enpresen, formakuntza zentroen eta ikasleen arteko interkonexioa sustatu, lankidetza errazteko eta talentua erakartzeko. Guztira, 280 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, Euskadiko LHko 25 zentroetakoak. Finalisten artean CIFP TartangaCPIFP MaristakCIFP Izarraitz eta CIFP Andra Mari zentroak zeuden. Egunaren amaieran, CIFP Tartanga izan da lehenengo saria eskuratu duena.

Finalak 200 pertsona inguru erakarri ditu, besteak beste, ikasleak, irakasleak eta sektoreko profesionalak. Parte hartu duten LHko zentroek Capture The Flag erronka bati egin diote aurre, erasoz eta defendatuz, euren trebetasunak proban jarriz, aurkarien taldeen azpiegiturei eraso eginez, eta, aldi berean, aurkarien erasoetatik berea defendatuz.

Jardunaldian zibersegurtasunari buruzko jarduerak ere egin dira, hala nola tailerrak, hitzaldiak eta sektoreko enpresen parte-hartzea.

Gaurkoa bezalako ekitaldiak etorkizun digital seguruagorako pausu erabakigarria dira profesionalki garatzeko aukera handiak dituen sektore batean. Zibersegurtasuneko irteera profesionalak ezagutu nahi badituzu, bisitatu ikasleentzako gure atala.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.