Fortinetek segurtasun-ohar bat argitaratu du, FortiNAC eta FortiWeb produktuei eragiten dieten bi ahultasun kritiko zuzentzeko. Produktu horien identifikatzaileak CVE-2022-39952 eta CVE-2021-42756 dira, hurrenez hurren.
Akatsek baimendu gabeko kodea edo komandoak exekutatzea ahalbidetzen dute, eta urrunetik ustiatu daitezke; beraz, arrakasta izanez gero, eragin handia izan dezakete ukitutako sistemen konfidentzialtasunean, integritatean eta erabilgarritasunean.
Ahultasun horiek arintzeko, sistemak eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioan eguneratuta edukitzea gomendatzen da, dagozkion eguneratzeak argitaratu bezain laster.
