Ahultasun kritikoak Zyxel-en produktuetan

25/05/2023
Garrantzia
Kritikoa
Etiketak
ahultasun
zyxel

Zyxelek segurtasun ohar bat argitaratu du, bufferraren gainezkatze erako akatsek eragindako sareko segurtasun produktu batzuek dituzten bi ahultasun kritiko aztertzen dituena. Akats horien identifikatzaileak CVE-2023-33009 eta CVE-2023-33010 dira, eta zerbitzuaren ukapen egoera eta kodearen urruneko exekuzioa ahalbidetu dezakete. Ustiatuak izanez gero kaltetutako sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean inpaktu nabarmena eragingo litzateke.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu nabarmendutako akatsak konpontzen dituzten eguneraketak. Horregatik, ahultasun hau eta beste batzuk prebenitzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea.