Zyxelek segurtasun ohar bat argitaratu du, sarean konektatutako biltegiratze gailu batzuei (NAS) eragiten dien ahultasun bat zuzentzen duena. Modelo horiek Zyxel NAS326, NAS540 eta NAS542 dira. Akatsa larritasun altukoa da eta CVE-2023-27988 identifikatzailea dauka. Horrek komandoen injekzio erako egoera eragin lezake urrunetik sistema eragilean. Ustiatua izanez gero sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean inpaktu altua eragingo litzateke.
Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu du nabarmendutako akatsa konpontzen duen eguneraketa. Horregatik, ahultasun hau eta beste batzuk prebenitzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea.