Skip to main content

Googlek segurtasun ohar bat argitaratu du, ChromeOS-rako laguntza kanalaren eguneraketa iragarriz. ChormeOS-rako laguntza kanalak guztira 3 akats jasotzen ditu. Hirurak kalifikatu dira larritasun altu batekin, eta honako identifikatzaileekin erregistratuak izan dira: CVE-2023-2135, CVE-2023-2134 eta CVE-2023-2133. Akats horiek guztiak arrakastaz ustiatuak izanez gero kaltetutako sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean larritasun altuko inpaktua eragingo litzateke.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneraketak, eta horien bitartez zuzendu egin dira nabarmendutako akatsak. Ahultasun hauek eta beste batzuk prebenitzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain azkar.