Skip to main content

Abenduan zehar Applek 49 segurtasun eguneraketa argitaratu ditu, honakoei eragiten dietenak: Windowserako iCloud, Safari nabigatzailea, Mac gailuen macOS Monterey, macOS Big Sur eta macOS Ventura sistema eragileen bertsioak, Apple TV-rako tvOS sistema eragilea, Apple watch gailuetarako watchOS eta, azkenik, iPhonerako iOS eta iPaderako iPadOS sistema eragilea.

Eguneraketa horiek, besteak beste, honako akatsak zuzentzen dituzte: kode arbitrarioaren exekuzioa, asmo gaiztoz sortutako web edukiaren prozesamendua, URL helbideen kudeaketan ordezpena, Kernelaren memoriako datuen hedapena, Gatekeeper egiaztapenen gabezia, aplikazioen ustekabeko itxiera eta erabiltzaileen informazio konfidentziala ikustea ahalbidetu lezaketen akatsak.

Aztertutako ahultasunen artean CVE-2022-42856 identifikatzailea duena nabarmendu beharra dago, Applek adierazi baitu baliatua izaten ari dela.

BCSCk gomendatzen du gailuak ahalik azkarren eguneratzea.