Skip to main content

Zertan datza?

BetiON telelaguntza aurreratuko zerbitzu publikoak antzemanduenez, hainbat erabiltzailek telefono-dei susmagarriak jaso dituzte, igorleabetiON zela aditzera emanez. Zehazki, dei horietan telelaguntzakoerabiltzaileak diren ala ez galdetzen zaie, edo medailatxoa duten.

Bi amarru mota hauteman dira, telelaguntza amarru gisaerabiltzen dutenak; izan ere, telelaguntza-zerbitzua erabiltzen duten edomedailatxoa duten galdetuz hasten da elkarrizketa.

Lehenengo kasuan, erabiltzaile ez direla esaten duten haiek,eskaintza bat jasotzen dute 20 euroren truke telefono bidezkolaguntza-zerbitzua kontratatzeko; honek baina ez du zerikusirik zerbitzupublikoarekin.

Horri dagokionez, betiONek gogorarazi du gaur egun euskaltelelaguntza publikoa bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonentzat,mendetasun-arriskuan dauden pertsonentzat, mendetasun aitortua dutenpertsonentzat eta gizarte-isolamenduko arriskuan dauden pertsonentzat dela, etaoinarrizko gizarte-zerbitzuen, ZUZENEANen 012 telefono-zenbakiaren eta hirulurraldeetan dituen bulegoen edo https://www.euskadi.eus/betion webgunearenbidez eska daitekeela. Zerbitzuaren hileko kostua aldatu egiten daerabiltzailearen errentaren arabera: 4 euro hilean edo doan delarik.

Atzemandako bigarren dei motari dagokionez, erabiltzailedirela diotenekin, igorleak elkarrizketa bat hasten du eta aditzera ematen dutelelaguntza-zerbitzu publikotik datorrela deia (berau aipatu gabe).Elkarrizketa erabiltzailearen osasunaren ingurukoa da, eta, bertan, igorleakbisita bat egiteko hitzordua eskatzen du. Bisita hori egitean, koltxoi batsaltzen saiatzen dira.

Zer egin deiarierantzun badiozu?

Erabiltzaileei botoi gorria zanpatzeko gomendioa egin diete,deia BetiONetik datorren ala ez jakiteko. Erabiltzaile ez direnei, zerbitzuakontratatzeko baldintzak, bideak eta tarifak gogorarazi dizkiete.

Iruzurrezko mezuren bat jasotzen baduzu edo edozein kanpainamaltzur identifikatzen baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 104 891doako telefono-zenbakiaren bidez edo incidencias@bcsc.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.