Ivantik hainbat segurtasun-abisu argitaratu ditu zorroztasun kritiko eta altuko hainbat kalteberatasun tratatzeko, Ivanti Avalanche, Ivanti Neurons for ITSM, Ivanti Connect Secure, Ivanti Secure Access eta Ivanti Endpoint Manager (EPM) produktuei eragiten dietenak. Kalteberatasun horietako gehienak larritasun handiko mehatxua dira eragina jasan dezaketen sistemen konfidentzialtasunerako, osotasunerako eta erabilgarritasunerako.
Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, komeni da sistemak eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioan eguneratuta izatea beti, dagozkion partxeak argitaratu bezain laster.
Erreferentzia gehigarriaks