Vmware segurtasun-ohar bat argitaratu du zorroztasun kritiko eta altuko kalteberetazunak zuzentzeko, VMware vCenter Server produktuan eragina duena. Horien identifikatzaileak, hurrenez hurren, honako hauek dira: CVE-2024-38812 eta CVE-2024-38813. Akats horien ustiapenak larritasun handiko mehatxua, eragina jasan dezaketen sistemen konfidentzialtasunerako, osotasunerako eta erabilgarritasunerako.
Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, komeni da sistemak eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioan eguneratuta izatea beti, dagozkion partxeak argitaratu bezain laster.
Erreferentzia gehigarriak