Skip to main content

Kaltetutako baliabideak:

• KVMS Pro, V2.01.0.T.190521 eta lehenagokoak.

Azalpena:

Harshit Shukla-k larritasun altuko ahultasun baten berri eman du. Hori baliatuz erasotzaile batek kredentzial konfidentzialak berreskura litzake eta CCTV-ren sistema osoa kontrolatu.

Konponbidea:

Kaltetutako produktuen erabiltzaileei gomendatzen zaie harremanetan jartzea CP Plusen bezeroaren arreta zerbitzuarekin informazio osagarria eskuratzeko.

Xehetasuna:

Kaltetutako baliabideak ahulak dira kredentzial konfidentzialen filtrazioen aurrean, ez baitaude aski babestuta. Ahultasun horretarako CVE-2023-1518 identifikatzailea esleitu da.