Skip to main content

Googlek 2023ko urtarrilaren 13an segurtasun ohar berri bat argitaratu zuen. Bertan Chrome OS sistema eragileari eta Google Chrome nabigatzaileari eragiten dioten 2 akats zuzentzen dira. Ahultasunen identifikatzaileak CVE-2023-0128 eta CVE-2023-0137 dira, use-after-free eta Out-of-bounds Write erakoak dira, hurrenez hurren, eta larritasun altukotzat sailkatuta daude.

Ahultasun hauek baliatzeko beharrezkoa da erasotzaileek biktimak engainatzea gizarte ingeniaritzako tekniken bidez, eta horrela inpaktu handia eragingo da kaltetutako sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean.