Sarbidearen gabezia erako ahultasuna Drupal-en core-an

20/04/2023
Garrantzia
Handia
Etiketak
vulnerabilidad
drupal
ahultasuna

Kaltetutako baliabideak: 
•    Windows eta Linuxen web zerbitzariak, 7 bertsioa.
•    Pertsonalizatutako edo lagundutako fitxategietara sartzeko modulu jakin batzuk, 9 eta 10 bertsioak.

Azalpena
Ahultasun hau baliatuz gero erabiltzaileek fitxategi pribatuetara sarbidea eskura lezakete, halakorik izan beharko ez luketenean.

Konponbidea: 
Azken bertsioa instalatzea:
•    Drupal 10.0, Drupal 10.0.8 bertsiora eguneratzea.
•    Drupal 9.5, Drupal 9.5.8 bertsiora eguneratzea.
•    Drupal 9.4, Drupal 9.4.14 bertsiora eguneratzea.
•    Drupal 7, Drupal 7.96 bertsiora eguneratzea.

Xehetasuna: 
Aurkitutako ahultasunak eragiten du fitxategien deskarga funtzioak horien bideak ez garbitzea egoera batzuetan. Ahultasun hau baliatuz gero erabiltzaileek fitxategi pribatuetara sarbidea eskura lezakete, halakorik izan beharko ez luketenean.