Azken eguneratzea
2022eko apirilaren 2a
Nortasun digitalaren eskuliburua
Ongi etorri Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren Nortasunaren Eskuliburura. Dokumentu honetan egiturarekin, edukiarekin, elementu grafikoekin, tipografiarekin eta kolore-paletarekin lotutako guztia eta euskarri desberdinetan linea grafikoa nola aplikatu jakiteko adibideak aurkituko dituzu.
Eskuliburu honek BCSCren argitalpen guztiak nortasun komun berean biltzeko beharrari erantzuten dio. Beraz, irudi korporatiboaren aplikazio guztietan presente dagoen tresna “bizia” izan behar du.
Deskargatu eskuliburua PDFn
Misioa
Gure misioa da euskal gizartearen zibersegurtasun-kultura sustatzea eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin lotutako jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala indartzea.
Ikuspegia
Euskadi nazioarteko erreferente gisa kokatzea industrian zibersegurtasun-teknologiak aplikatzeari dagokionez, eta, halaber, tokiko zibersegurtasun-eskaintzaileen eta -eskatzaileen arteko topagunea izatea eta lankidetza publiko-pribatuko ekimenak lideratzea.
Baloreak
- Hurbiltasuna: Irisgarria izatea eta tratu pertsonalizatua ematea gure zerbitzuak eskatzen dituen enpresa bakoitzari.
- Berrikuntza: Etengabeko hobekuntza, behar berrietara egokitzeko.
- Gardentasuna: Gure jarduera guztien berri leialki emateko betebeharra, barruan nahiz kanpoan.
- Integritatea: SPRIren kode etikoa gure jarduera guztiei aplikatzea.
- Konpromiso soziala: Gure jarduerak egiteko konpromisoa, lor daitekeen onura sozial handiena kontuan hartuta, baliabideen erabilera ahalik eta txikienarekin.
Esloganak
- Zibersegurtasun-kultura sortuz.
- Euskadiko zibersegurtasunaren topalekua.
Ikuspegi orokorra
BCSCrako logotipo berri baten beharraren aurrean –lehen definitutako balioak transmitituko zituena–, marka askoz ere arinagoa eta teknologikoagoa landu dugu, egungo logoaren osaera baino estetika zainduagoarekin.
Horretarako, izpiliku-urdina nabarmendu dugu kolore nagusi gisa, kolore-paletaren psikologiaren arabera segurtasuna proiektatzen duen kolore bat, gure zentroarentzako funtsezko ezaugarria, konfiantzazko erakundea garelako eta gure egitekoa gizartearen segurtasuna zaintzea delako. Era berean, kolore horrek besarkada femeninoa arnasten du, eta babesaren ideia hori, gainera, kortxeteekin eta degradazioarekin indartuko dugu.
Logotipoan erabilitako kolore primarioekin erakunde publiko erakargarriago gisa kokatzea lortzen dugu eta, horrela, organismo arinagoaren eta XXI. mendekoaren ikuspegia proiektatzen dugu.
Gainera, kortxeteak gure logoaren sinbolorik bereizgarrienetako bat dira, eta gailu askotan datuak kargatzea eta deskargatzea sinbolizatzeko ere balio dute. Horrela, bada, gure logoaren kortxete bereizgarriak teknologiarekin lotzea lortzen dugu. Gainera, gailu batek konexioa sortzeko duen seinaleari ere egiten diote erreferentzia. Gure helburuen artean funtsezko gaietako bat da BCSCren eta gure publiko guztien artean konfiantza-konexioa mantentzeko beharra.
Azkenik, tipografiarako letra modernoagoa aukeratu dugu, Univia Pro, erabateko irakurgarritasuna eskaintzen diguna eta sistema operatibo desberdinetarako egokituta dagoena.
Ondoren, atal honetan logotipoari, osaerari, okerreko erabilerei eta atzeko planoen araberako bertsioei dagokien guztia aurkituko duzu, zehatz-mehatz.
Deskargatu logotipoa
Eraikuntza
Proportzio geometrikoek oreka ematen dute. Indarra, bolumena eta babes-sentsazioa, barrualdea “besarkatzen” duten degradatuei esker.

Aldameneko edozein elementurekiko gutxieneko marjinak kortxete batena izan behar du, eta nahi den moduan handitzeko aukera eman behar du.
Bertsioak
Bertsio nagusia, atzeko plano zurien edo gris argiaren gainean aplikatzekoa.

Bertsio nagusia, atzeko plano beltzen edo gris ilunaren gainean aplikatzekoa.

Atzeko plano argietarako bertsio instituzionala.

Atzeko plano ilunetarako bertsio instituzionala.

Bertsio nagusia kolore batean inprimatzeko, beltza atzeko plano zuriaren gainean edo zuria atzeko plano beltzaren gainean.

Bertsio sinplifikatua tamaina txikietarako (responsive). Bertsioak funtsaren arabera.

Deskargatu logotipoak
Okerreko erabilerak
Ezin da logotipoa erabili marjinak errespetatu gabe.

Logotipoaren bertsio egokia erabili behar da, atzeko planoaren arabera.

Ezin da logotipoa deformatu ez zabaleran, ez altueran.

Ezin da aldatu logotipoko elementuen posizioa.

Kolore primarioak
Kolore urdina –zehazki, izpiliku-urdina– BCSCrekin erabat bat datorren kolorea da, transmititu nahi ditugun zenbait balore sinbolizatzen baititu. Paletaren psikologian, kolore honek segurtasuna irudikatzen du. Izan ere, beste ezeren gainetik, konfiantzazko erakunde bat gara. Eta, gainera, besarkada feminista hori daukagu, babesaren ikur adierazgarria, gizartea babesteko gure helburuarena. Gainera, kolore horrek motibazio- eta inspirazio-efektua eragiten dio hartzaileari.
Berrikuntza, segurtasuna, babesa...
Urdin nagusia
C81 M67 Y5 K0
#4a5aa0
Urdin sekundarioa
C66 M51 Y7 K0
#6a7ab3
Urdin argia
C29 M18 Y0 K0
#c0cae9
Teknologia, pribatutasuna...
Gris nagusia
C68 M59 Y54 K60
#3a393b
Garbitasuna, zintzotasuna...
Zuri purua
C0 M0 Y0 K0
#ffffff
Kolore sekundarioak
Sostenguko paleta sekundarioa, interfaze-elementuetarako batez ere.
Urdin iluna
C86 M72 Y36 K27
Berde turkesa
C77 M15 Y50 K1
Izenburuak (Univia Pro)
Logotipoan erabilitako tipografia. Izenburuetako erabilera; irakurgarritasun ona du, estetika modernoarekin.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Paragrafoak (Roboto)
Paragrafoetarako tipografia; erabateko irakurgarritasuna euskarri eta tamaina guztietan. Justifikatu gabeko ezkerreko lerrokadurak dinamismoa ematen du.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Deskargatu Roboto tipografia
Tipografia bateragarria (Helvetica)
Kanpoko letra-tipoak erakutsi ezin dituzten euskarrietan erabiltzeko tipografia. Halakorik ez balego, Arial* erakutsiko luke.
*Tipografia unibertsalak: Arial, Verdana, Georgia, Times eta Courier.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera.
Eraikuntza
Ilustrazioaren fokua kolore korporatiboarekin indartzen da. Pertsonaien morfologiak enkoadraketa desberdinetan erabiltzea errazten du (orokorra eta xehetasuna).
Trazu sinpleak eta eraginkorrak, elementu eta xehetasun gehiegi ez erakusteko.

Kontraste handia eta fokua ondo bereizita, orban urdin korporatiboaren bidez.

Kolore-paleta
Kolore-paleta, tonu grisekin eta kolore nabarmendu bakarrarekin.
Kolore nabarmendua
Urdin korporatiboa
C81 M67 Y5 K0
Gris ertaina
C27 M20 Y21 K2
Beltz purua
C0 M0 Y0 K100
Adibideak
Beste ilustrazio batzuk sortzeko oinarri bat, proposatutako estilo bera mantenduz.
Deskargatu adibideak
Printzipioak
Ikonografia estilo ilustratibotik abiatzen da, eraginkortasuna mantenduz.
Tamaina ertaineko infografia eta ikonoetan erabiltzeko pentsatuak.

Euskarri digitaletan erabiltzeko egokitutako eta optimizatutako ikonografia.

Bilduma
PNG eta SVG formatuko ikonoak, komunikabide digitaletan eta prentsan erabiltzeko.
Estiloa eta kolorea
Estilo fotografiko ezaguterraza, pertsonak protagonista dituen kolore korporatiboko pintzelkadari esker (urdin nagusia). Genero-ordezkaritzan ekitatea.
Komunikatzen dugun horretan arreta jartzen dugu atzeko plano desfokuratuetan edo garbietan, saturazio baxuetan eta enkoadraketa erakargarrietan oinarrituta.
Okerreko erabilerak
Saihestu digitalki sortutako irudiak (CGI) erabiltzea.

Tonalitate korporatiboak errespetatu behar dira, eta gehiegizko saturazioa saihestu.

Ahal den guztietan pertsonak erakustea; salbuespenak daude euskarriaren arabera.

Ez erabili elementu gehiegi irudian, eta saihestu enkoadraketa nahasgarriak.

Ikuspegi orokorra
Konposizio garbia, teknologikoa eta modernoa. Kolore korporatiboak eta elementu gainjarriak dituzten orbanak erabiltzeak ezaguterraz bihurtzen du berehala marka.
Bitarteko digitalak
1Kutxaranzko eta kutxatik testuranzko sormenaren mugaren marjinek berdinak izan behar dute.
2 Logotipoak, ahal den guztietan, ezkerrean joan behar du.
3Testu-orbanaren gaineko elementu nabarmengarriaren zati bat gainjartzea gomendatzen da.
4 Orbanak kolore primarioetako bat izan behar du atzeko planoko kolore gisa.
5Irudien gainean elementu argigarriak jar daitezke, horretarako aukera ematen duenean.
6Subjektuak edo elementuak testurantz begiratu behar du.
Paper-gauzak eta kartelak
Karteletan eta paper-gauzetan, funtsean, digitalean erabiltzen diren arau berak aplikatzen dira.
Ikuspegi orokorra
Bideo dinamikoak eta atseginak, sormen digitalen arauak errespetatuz. Atzeko planoko klip “abstraktuak” erabil daitezke, baldin eta kolore eta estilo korporatiboa badute.
Mugimendua
Azelerazio eta dezelerazio suabeak dituzten animazioak. Testuak pixka bat mugituz eta opakutasuna handituz agertzen dira.
Logotipoa
Kortxeteak azaltzen eta “elkar besarkatzen" dute; ondoren, animazio lehenetsiaren bidez agertuko da testua. Bertsio “alpha” bat erabil daiteke atzeko plano desberdinetan edo zuri eta gris ilunaren gainean.
Deskargatu logotipo-animazioa bertsio guztietan
Ikuspegi orokorra
Gida honetako ahots-tonuek iradokizun errazak markatuko dituzte testu osoak gure markaren funtsa arnasteko. Garrantzitsua da tonuan koherentea izatea eta aldez aurretik definitutako balioekin lerrokatzea.
- Beti koherentea, adeitsua eta errespetuzkoa izan behar du.
- Zuzena eta hurbilekoa izan behar du.
- Eraikitzailea eta erabiltzaileentzat balio erantsia duen informazioa.
- Ikuspegi teknikotik zorrotza eta profesionala.
- Testu osoa pluraleko lehen pertsonan landu behar da beti: Gu.
- Hizkuntzak inklusiboa izan behar du. Kasu gehienetan, genero neutroa erabiliko da, gure aniztasunaren eta pluraltasunaren isla gisa.