Skip to main content

Javier Diéguez berriro hautatu dute Europako Eskualdeen ordezkari gisa ECSO erakundearen Board of Directors batzordean

Harrotasun handiz jakinarazi ahal dizuegu gure zuzendaria den Javier Dieguez berriro hautatu dutela Europako Eskualdeen ordezkari gisa European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundearen Board of Directors batzordean. Eskerrak eman nahi dizkiegu erakundeko kideei laugarren aldiz Javierrengan jarritako konfiantzagatik.

Batzorde honen helburua zibersegurtasunaren sektoreko politikak eta ekintzak bultzatzea da. Batzorde horren bidez, #Euskadik lotura zuzena du Europako erakundeekin eta erabakiak hartzeko arduradunekin, eta erreferente izaten jarraitzen du ziber munduarekin lotutako ekimenetan.

Bestalde, ECSO zibersegurtasuneko komunitateak garatzen eta Europako ziber ekosistema eraikitzen laguntzen duen sektore arteko erakunde europar bat da. Zibersegurtasuneko alderdi interesdun publikoak eta pribatuak biltzen eta ordezkatzen ditu, haien lankidetza sustatzeaz gain.

Elkarrekin, aliantza indartzen jarraitzen dugu, Europako erkidegoaren etorkizun digitala babesteko.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.