Skip to main content
2025 Zibersegurtasuneko plan estrategikoa
2025 Zibersegurtasuneko plan estrategikoa
2025 Zibersegurtasuneko plan estrategikoa

2025 Zibersegurtasuneko plan estrategikoa

BCSCn, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez eta industriarekin elkarlanean, bikaintasunezko proiektu teknologiko bat garatzen gabiltza, zibersegurtasunaren industrian Euskadi nazioarteko erreferente gisa kokatzeko.

Ekosistema berriak Eusko Jaurlaritzaren Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian jasotzen diren sektore estrategikoetako industriak bilduko ditu; horiek dira, fabrikazio aurreratua, energia eta osasunean aplikatutako bio-zientziak.

Zibersegurtasuneko euskal ekosistemak ahaleginak eta gaitasunak elkartzea ahalbidetuko du, honetarako:

Mapa

Euskadi marka indartzeko

Tarjeta

Garapen ekonomikorako aukerak sortzeko

Acuerdo

Industria-ingurunea sendotzeko

Candado

Gizarte digital babestuago bat lortzeko

Zibersegurtasuneko euskal ekosistema berria eraikitzeko

Zibersegurtasuneko euskal ekosistema berria oinarririk onenen gainean eraikitzeko, nazioartean erreferentziazkoak diren 12 hub aztertu ditugu, zibersegurtasunaren arloko 85 eragile nabarmen elkarrizketatuz. Horrek Euskadiren indarra eta hobetzeko puntuak ezagutzea ahalbidetu digu.

Euskadin talentua erakartzea, garatzea eta talentuari eustea.

Euskadin talentua erakartzea, garatzea eta talentuari eustea.
Kontzientziazioa / aldaketa kulturala zibersegurtasunaren inguruan.
Teknologiaren transferentzia / Industrian zibersegurtasunaren zerbitzuak bultzatzea.
Zibersegurtasunaren inguruan komunitatea sortzea, ekosistemako agenteen artean harremanak “egiteko”.
Kultura ekintzailean anbizioa garatzea.
Ekimenak sendotzea eta marka bakarraren irudia bultzatzea.

Ekintza-plana

2025era bitarteko plan bat egin dugu, besteak beste, zibersegurtasunarekin loturiko euskal enpresen ehundura dinamizatzeko, ekintzailetza eta start-upen sorrera sustatuz, dagoeneko sorturik dauden enpresak bultzatuz eta talentua eta inbertsioa erakarriz.

Ideiak

Talentua

Inbertsioa

Harremanak

Ezagutu 2025eko zibersegurtasuneko plan estrategikoa bideo honetan!