Skip to main content

Malware txostena: BianLian ransomware

BianLian ransomware motako malware bat da, lehen aldiz 2022ko uztailaren erdialdean identifikatua, eta fabrikazio, hezkuntz, arreta mediko eta finantza sektoreetako haibat erakunderi eragin die, besteak beste. Aipatzekoa da Android sistemetarako beste banku-troiar bat dagoela, eta ikertzaile batzuek BianLian edo Hydra ere aipatu dute, baina, orain arte, ez dago ransomware taldearekin lotuta dagoen zantzurik.

Halaber, 2023ko urtarrilean, Avast birusen aurkako enpresak deszifratzaile bat argitaratu zuen ransomware-familia horrentzat, orain arte aurkitu diren laginetan oinarrituta.

BianLianen atzean daudenek estortsio bikoitzeko eredu bat jarraitzen dute, ransomwareko beste familia batzuetan oso ohikoa dena. Bertan, biktimaren sarea arriskuan jarri ondoren, konpainiari buruzko nolabaiteko informazio sentikorra zabaltzen dute ekipoak zifratu aurretik, eta informazio hori mekanismo gisa argitaratuko dutela mehatxu egiten dute, biktimari eskatutako erreskatea ordaintzeko presioa egiteko. 

 

Infografía