Skip to main content

BeClever enpresak Europa mailan Euskadi IAM espezialitatearen erreferente gisa kokatu du

Devoteam enpresak, hainbat herrialdetan presentzia duen atzerriko enpresak, BeClever euskal enpresa erosi zuen 2022ko ekainean, zibersegurtasunaren arloan duen espezializazioagatik eta, bereziki, Identitate Digitalaren Kudeaketan duen ospeagatik.

2022. urtearen amaieran, bilera bat egin zen bi enpresetako ordezkariekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. Horretan, eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzen duten jarduera-ildoak ezarri ziren, konpainia handituz eta Europako kontinente osorako balio erantsi handiko zerbitzuak eskainiz; hala, Euskadi erreferentzia bihurtu zen teknologia berrien sektorean, oro har, eta zibersegurtasunean, bereziki.

Erosketa horri esker, Devoteam enpresaren helburua da Identitateen Kudeaketaren negozioa garatzea. Horretarako BeClever taldea negozio-estrategiaren burua eta esparru horretako proiektu globaletarako Bikaintasun Zentroaren jardueren gidari izendatuz.Hori guztia Identitatea Kudeatzeko Bikaintasun Zentroan sartuko da, Euskadin, eta talde osoaren proiektu guztiei erantzungo die. Hortaz, plantillaren urteko hazkundea, gutxi gorabehera, %25ekoa izatea espero da. Horretarako, Devoteamek lurraldeko erakunde publiko eta hezitzaileekin batera lan egitearen alde egiten du, lurraldeko talentua prestatu eta garatzeko.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.