Skip to main content

Nola aktibatu babeskopiak Windows 10en?

Windowsek babeskopiaren prozesua modu erraz eta azkarrean automatizatu dezake. Aukera hori aktibatzeko honako pauso hauek jarraitu behar dira:

  1. Lehenik “Babeskopien ezarpenak” atalera joan beharra dago.

    1. Horra joateko modurik errazena da egitekoen barrako bilatzailearen bidez (“Babeskopien ezarpenak” idatzita).

    2. Beste aukera bat da Ezarpenak ataletik joatea.

  2. Sartzen garenean honako interfazea agertuko da:

    Copia de seguridad

  3. “Egin babeskopia bat fitxategi-historia erabiliz” atalak aukeratzen uzten du non egin nahi den babeskopia.

    1. Helburu hori hautatzeko, klikatu “Gehitu unitate bat” aukeran. Hori egin daiteke “Aukera gehiago”-n klikatuz eta ondoren “Unitatea aukeratu” hautatuz.

      Mantenga un historial de sus archivos

      Select a File History drive

    2. Hemen agertuko dira babeskopia egin ahal izateko eskuragarri eta konektatuta dauden gailuak (disko gogorrak, USB...) bai eta existitzen diren kopiak ere. Kopia egiterakoan, diskoan gordetako informazioan ez da gainidazten, hau da, ez dira galtzen aurretik zeuden datuak. Nolanahi ere, gomendagarria da backup zaharrenak aldizka ezabatzea, horrela leku gehiago izango dugulako berrienak gorde ahal izateko.

  4. Windowsek daukan beste funtzionaltasun garrantzitsu bat da aukeratu ahal izatea zenbatean behin egin behar diren babeskopiak eta zenbat denboraz gorde behar diren. Hori konfiguratzeko, “Aukera gehiago” atalaren barnean “Ikusi ezarpen aurreratuak” aukeratu beharra dago:

    Configuración avanzada

  5. Gainera, aukera dago erabakitzeko babeskopiarik egitea nahi ez dugun karpetak zeintzuk izango diren. Aukera hau eskuragarri dago “Karpetak albo batera” utzi aukeran:

    Excluir del Historial de archivos

    “Gehitu” aukeran klikatuz aukeratu ahal izango ditugu babeskopiarik egitea nahi ez dugun karpetak.

  6. Azkenik, babeskopia zaharrak leheneratzeko aukera dago.

    1. Horretarako “Fitxategi pertsonalak leheneratu” aukera hautatu beharra dago, aurrekoak bezala “Aukera gehiago” atalaren barnean aurkitzen dena:

      Restaurar archivos personales

    2. Leheneratzea egiteko, soilik aukeratu behar da leheneratu nahi diren karpeta edo fitxategiak eta pantailaren behealdean eta erdian ageri den ikono berdeari eman.

    3. Aipatutako ikonoaren ezker-eskuin dauden gezietan klikatuz fitxategiak edo karpetak aukera daitezke beren bertsio edo dataren arabera. Fitxategi edo karpeta zaharrak leheneratzeak ez ditu aldatuko une honetan eskuragarri ditugun fitxategiak.