Skip to main content

Nola aktibatzen/desaktibatzen da Firewall-a MAC OSX 10.14en?

MAC OSX-n Firewall-a ez dator aktibatuta sistema eragilearen modu lehenetsian. MACean Firewall-aren babesa aktibatzeko honako pauso hauek jarraitu beharra dago:

  1. Apple menuan Sistemaren hobespenak hautatu eta “Segurtasuna eta pribatutasuna” klikatu.

    Seguridad y privacidad

  2. Ondoren Firewall-aren erlaitza hautatu. Beheko ezkerreko izkinan dagoen giltzarrapoa blokeatuta badago, bertan klikatu desblokeatzeko eta horrela aktibatze/desaktibatze prozesua egiteko.

  3. Azkenik, “Aktibatu” aukeran klikatu.

    Activar

  4. Suebakia aktibatu ondoren segurtasun ezarpen osagarriak zehaztu daitezke, “Firewall-aren aukerak” botoiaren bidez. Botoi horretan sakatuta app eta zerbitzu baimenduen edo baimenik gabekoen zerrendan elementuak gehitu edo ezaba ditzakegu, bai eta honako aukera hauek markatu ere:

    1. Sartzen diren konexio guztiak blokeatzea, eta horrela soilik baimendu da funtsezko app eta zerbitzuen konexioa.

    2. Automatikoki baimentzea integratutako softwareak jaso ditzan sartzen diren konexioak.

    3. Automatikoki baimentzea sinatutako softwareak jaso ditzan sartzen diren konexioak.

    4. Ezkutuko modua aktibatzea, eta horrela modu honek ekipoa babestuko du saretik datozkion sarbide eskaerei uko eginez.