Skip to main content

Nola ezabatu erabiltzaile kontuak MAC OSX 10.14en?

Mac-eko erabiltzaile kontu bat ezabatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:

  1. “Sistemaren hobespenak” atalera sartu eta “Erabiltzaileak eta Taldeak” panela ireki. Sortutako erabiltzaile guztien zerrenda agertuko da bertan:

    Preferencia del Sistema - Usuarios y Grupos

  2. Kontu bat ezabatzeko, ezkerreko zerrendan ezabatu nahi den kontuaren gainean klikatu eta minus ikonoa hautatu (“- “, zerrendaren behealdean). Ohartarazpen bat agertuko da:

    ¿Seguro que quieres eliminar la cuenta de usuario "Prueba"?

  3. Mac erabiltzaile bakoitzak karpeta bat dauka eta bertan gordetzen dira bere datu guztiak. Horregatik, erabiltzaile kontua ezabatzean karpeta horrekin zer egin nahi den aukeratzen uzten du.