Nola ezabatu erabiltzaile kontuak Windows 10en?

Windowsen kontu bat ezabatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:

  1. Ezarpenak atalera joan. Horra sartzeko gailuaren bilatzailean “Ezarpenak” idatzi:

    Panel de Control

  2. Hautatu “Erabiltzaile kontuak” aukera eta ondoren “Erabiltzaile kontuak ezabatu”:

    Cuentas de usuarios

  3. Hemen agertuko dira sistema honetarako sortutako erabiltzaile kontuak. Nahi den kontua ezabatzeko, hautatu eta klikatu ezabatu.

  4. Kontu bat ezabatzean Windowsek erakutsiko du kontu horretara lotutako datu eta informazioarekin zer egin daitekeen hautatzeko aukera, eta beraz ez dira zuzenean ezabatuko. Nolanahi ere, gomendagarria da informazioaren backup-ak egitea aldiro, zer gerta ere.