Artikulu eta kolaborazioak
Edukiak sortzearen eta hedatzearen aldeko apustua egiten dugu, hirugarrenen argitalpenetan eta aldizkarietan parte hartuz.
Adimen artifizialak gure egunerokotasunaren txoko guztiak bete ditu, lan-arloan, hezkuntzan edota eguneroko errutinan, besteak beste. Baina oso erabilgarria den teknologia honek, era berean, arrisku ugari izan ditzake. Zibersegurtasunari dagokionez, arrisku hauek eragin handia izan dezaketen arren, AIk zibersegurtasun-konponbideetan ere eragin handia izan dezake. Hala nola, mehatxuak zehaztasunez detektatuz, erantzunak automatizatuz edo erasoen ikerketak bizkortuz.
Basque CyberSecurity Centre (BCSC) 2017ko irailean sortu zen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) baitan. Espainiako zibersegurtasunarekin lotutako sektore publikoko beste eskualde-ekimen batzuk ez bezala, BCSC garapen ekonomikora bideratuta zegoen. Haren bilakaerak arrakasta nabarmena izan du, eta, gaur egun, Europako beste eskualde askorentzako erreferentzia-eredu bat da.
Iritsi da goi-denboraldia; ez gara hotelen okupazioari buruz ari orain, baizik eta zibergaizkileei buruz. Oporraldi nagusiarekin batera, zibergaizkileen maulak, lapurretak, identitate-ordezpenak, intrusioak… agertzen dira. Erlaxatuta gaudela baliatzen dute erasotzeko.
Lanaren etorkizuna egunkari eta solasaldietan errepikatzen den gaietako bat da. “Zure etorkizuneko lana ez da oraindik existitzen” bezalako esaldiak ezagun egin ziren Interneten boomarekin eta globalizazioarekin, non, lanbide berrien eta lanbide tradizionalen anglizismoen artean, ezinezkoa zen azken urteotan sortu diren lanbideetako asko aurreikustea.
Cómo alcanzar ecosistemas exitosos en el desarrollo de la tecnología de ciberseguridad y en modelos de innovación I+D+i es la temática de este artículo que te recomendamos y que ha publicado la Revista SIC en su último número. Además, se trata del primer artículo creado mediante la co-firma de Javier Diéguez e Iratxe Martín. En él se destacan, entre otros aspectos, la necesidad de adquirir un mayor autoconocimiento de las competencias de ciberseguridad, la implicación de los agentes públicos (como motor) y privados (desde la oferta de servicios) para alcanzar la transformación necesaria.
Phishinga, ingelerazko fishing hitzetik dator, eta "arrantza" esan nahi du; alegia, erasotzailearen mesederako zerbait egitea lortzeko engainatzea helburu duten tekniken multzoa da. Orokorrean, delitugileak konfiantzako pertsona edo enpresa baten itxurak egiten ditu, eta, ingeniaritza sozialaren bidez, informazio konfidentziala, pasahitzak, txartel-zenbakiak, e.a. lortzen saiatzen da.
2025erako, Basque Cybersecurity Center-ek zibersegurtasun industrialerako Hub teknologikoa antolatzea du xede. Bertako zuzendari den Javier Dieguez gonbidatu dugu irratira proiektuari buruz hitz egiteko.
Interneten gero eta jarduera gehiago egiten dugu egunetik egunera; horrela baieztatu da pasa den konfinamenduan, Internet aisiarako eta informaziorako iturri nagusia izan baita. Bideoak plataforma ezberdinetan igotzea, lagunen edo pertsona ospetsuen profilak bisitatzea, app-ak jaistea, serieak streaming-ean ikustea edo besterik gabe gure kokapena lagunekin partekatzea; horrek guztiak garena konfiguratzen duen sarea sortzen du, Interneten identifikatzen gaituen profila eta arrastoa. Horri "aztarna digitala" deitzen zaio.
Zibergaizkileek teknika asko erabiltzen dituzte, baina inoiz esteka bat edo erantsitako fitxategi bat duen e-mail susmagarri bat jaso baduzu, oso litekeena da zu "bot" bat bihur zaitezen saiatu izana, botnet baten parte izateko.
Erabiltzaile eta pasahitzan oinarritutako egiaztatze sarbide-metodoa inguru digitalean identifikatzeko modurik zaharrenetakoa da. Interneteko zerbitzu bakoitza erabiltzeko erabiltzaile-pasahitz konbinazioa aldatzea gomendatzen du praktika egokiak; hortaz, zerbitzu adina pasahitz eduki beharko genituzke. Baina erabiltzaile gehienen ohiko jarduna bestelakoa da, pasahitz ezberdinak erabiltzeko praktika ez baitugu pertsona guztiek barneratu, eta ondorioz, pasahitz berdina erabiltzen dugu zerbitzu bakoitzean.