Skip to main content
Artículos y colaboraciones
Artículos y colaboraciones
Artículos y colaboraciones

Artikulu eta kolaborazioak

Edukiak sortzearen eta hedatzearen aldeko apustua egiten dugu, hirugarrenen argitalpenetan eta aldizkarietan parte hartuz.

Lankidetzak Sarean.eus 28/03/2023

 Adimen artifizialak gure egunerokotasunaren txoko guztiak bete ditu, lan-arloan, hezkuntzan edota eguneroko errutinan, besteak beste. Baina oso erabilgarria den teknologia honek, era berean, arrisku ugari izan ditzake. Zibersegurtasunari dagokionez, arrisku hauek eragin handia izan dezaketen arren, AIk zibersegurtasun-konponbideetan ere eragin handia izan dezake. Hala nola, mehatxuak zehaztasunez detektatuz, erantzunak automatizatuz edo erasoen ikerketak bizkortuz.

Lankidetzak 21/03/2023

Basque CyberSecurity Centre (BCSC) 2017ko irailean sortu zen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) baitan. Espainiako zibersegurtasunarekin lotutako sektore publikoko beste eskualde-ekimen batzuk ez bezala, BCSC garapen ekonomikora bideratuta zegoen. Haren bilakaerak arrakasta nabarmena izan du, eta, gaur egun, Europako beste eskualde askorentzako erreferentzia-eredu bat da.

Lankidetzak Sarean.eus 07/06/2022

Iritsi da goi-denboraldia; ez gara hotelen okupazioari buruz ari orain, baizik eta zibergaizkileei buruz. Oporraldi nagusiarekin batera, zibergaizkileen maulak, lapurretak, identitate-ordezpenak, intrusioak… agertzen dira. Erlaxatuta gaudela baliatzen dute erasotzeko.

Lankidetzak Sarean.eus 22/03/2022

Lanaren etorkizuna egunkari eta solasaldietan errepikatzen den gaietako bat da. “Zure etorkizuneko lana ez da oraindik existitzen” bezalako esaldiak ezagun egin ziren Interneten boomarekin eta globalizazioarekin, non, lanbide berrien eta lanbide tradizionalen anglizismoen artean, ezinezkoa zen azken urteotan sortu diren lanbideetako asko aurreikustea.

Lankidetzak Sarean.eus 07/09/2021

2021ean, Ertzaintzak 262 ziberestortsio kasu baino gehiago atzeman ditu. Tankera horretako erasoetan ziberestortzaileak kaltegarriak diren ekintzak egitera behartzen du biktima. Agertoki ohikoenetako bat ordenagailua edo smartphone bat urrutitik blokeatzea eta horren truke erreskate bat eskatzean datza. Hala ere, zibergaizkileek teknika berritzaileak erabiltzen hasi dira estortsioa burutzeko.

Lankidetzak Revista SIC 01/06/2021

Cómo alcanzar ecosistemas exitosos en el desarrollo de la tecnología de ciberseguridad y en modelos de innovación I+D+i es la temática de este artículo que te recomendamos y que ha publicado la Revista SIC en su último número. Además, se trata del primer artículo creado mediante la co-firma de Javier Diéguez e Iratxe Martín. En él se destacan, entre otros aspectos, la necesidad de adquirir un mayor autoconocimiento de las competencias de ciberseguridad, la implicación de los agentes públicos (como motor) y privados (desde la oferta de servicios) para alcanzar la transformación necesaria.

Lankidetzak Sarean.eus 13/05/2021

Phishinga, ingelerazko fishing hitzetik dator, eta "arrantza" esan nahi du; alegia, erasotzailearen mesederako zerbait egitea lortzeko engainatzea helburu duten tekniken multzoa da. Orokorrean, delitugileak konfiantzako pertsona edo enpresa baten itxurak egiten ditu, eta, ingeniaritza sozialaren bidez, informazio konfidentziala, pasahitzak, txartel-zenbakiak, e.a. lortzen saiatzen da.

Lankidetzak Sarean.eus 29/03/2021

2025erako, Basque Cybersecurity Center-ek zibersegurtasun industrialerako Hub teknologikoa antolatzea du xede. Bertako zuzendari den Javier Dieguez gonbidatu dugu irratira proiektuari buruz hitz egiteko.

Lankidetzak Sarean.eus 04/02/2021

Interneten gero eta jarduera gehiago egiten dugu egunetik egunera; horrela baieztatu da pasa den konfinamenduan, Internet aisiarako eta informaziorako iturri nagusia izan baita. Bideoak plataforma ezberdinetan igotzea, lagunen edo pertsona ospetsuen profilak bisitatzea, app-ak jaistea, serieak streaming-ean ikustea edo besterik gabe gure kokapena lagunekin partekatzea; horrek guztiak garena konfiguratzen duen sarea sortzen du, Interneten identifikatzen gaituen profila eta arrastoa. Horri "aztarna digitala" deitzen zaio.

Lankidetzak Sarean.eus 05/11/2020

Zibergaizkileek teknika asko erabiltzen dituzte, baina inoiz esteka bat edo erantsitako fitxategi bat duen e-mail susmagarri bat jaso baduzu, oso litekeena da zu "bot" bat bihur zaitezen saiatu izana, botnet baten parte izateko.

Lankidetzak Sarean.eus 10/07/2020

Erabiltzaile eta pasahitzan oinarritutako egiaztatze sarbide-metodoa inguru digitalean identifikatzeko modurik zaharrenetakoa da. Interneteko zerbitzu bakoitza erabiltzeko erabiltzaile-pasahitz konbinazioa aldatzea gomendatzen du praktika egokiak; hortaz, zerbitzu adina pasahitz eduki beharko genituzke. Baina erabiltzaile gehienen ohiko jarduna bestelakoa da, pasahitz ezberdinak erabiltzeko praktika ez baitugu pertsona guztiek barneratu, eta ondorioz, pasahitz berdina erabiltzen dugu zerbitzu bakoitzean.

Lankidetzak Sarean.eus 07/07/2020

Etxea gure bizilekua da, beraz, oso argi daukagu seguru mantendu beharra daukagula. Horretarako, hainbat neurri hartzeko ohitura daukagu: Bideo-zaintzarako kamerak, alarmak, ate blindatuak, sarrailak, hesiak, eta abar. Azken hilabeteetan bizitako egoera dela eta, ohikoa baino askoz denbora gehiago eman dugu etxean, beraz, gure gailuen erabilera askoz handiagoa egin dugu.

Lankidetzak Sarean.eus 16/04/2020

COVID-19 birusak eragindako mundu mailako pandemia gure bizimodua aldatzen ari da, eta horrek zuzenean eragin dio lan egiteko erari ere. Bereziki, derrigorrezko konfinamendua dela eta enpresa askok telelana hautatu dutenez geroztik.

Lankidetzak Revista SIC 01/02/2020

La superficie de exposición de las organizaciones aumentará de manera exponencial provocado por la proliferación de nuevas tecnologías como el 5G, lo que supondrá un mayor riesgo y dificultar para estar protegidos.

Lankidetzak Sarean.eus 09/01/2020

Gure gailu eta ekipoetan gordetzen dugun informazioaren segurtasuna da, dudarik gabe, gure kezka nagusietako bat. Gure eguneroko lanean ohituratzat hartu beharko genituzkeen bi aspektu nagusi aipatu nahi ditugu, askotan ez baititugu behar den moduan zaintzen: Gure artxiboen zifratzea eta segurtasun kopiak.

Lankidetzak Sarean.eus 17/10/2019

Lehendabizi, ransomware-a zer den ikusiko dugu: ransomware-a (ransom ingeleseko, «erreskate», eta ware, softwarearen laburketa), Industria Berria Hiztegiaren arabera, informatikako programa kaltegarri bat da, zibergaizkileak infektatutako ekipamenduaren kontrola izatea ahalbidetzen duena eta, horrela, artxibo zehatz batzuk irakurtezin mantentzen ditu pasahitz egokia sartu arte. "Bahiketa" bukatu dadin, diru-kantitate jakin bat eskatzen zaio biktimari.