
Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa da enpresa bateko arduradunentzat. Arrazoi asko daude: enpresaren jarduera gerarazten duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialerako sarbidea babestea, dokumentazioa galtzea eragoztea, etab.
Jardunaldi honetan, zibersegurtasuneko mehatxuei buruzko egoera ikusiko dugu, enpresek zein arriskuri aurre egin behar dieten, eta edozein erakundek zibersegurtasuna ahalik eta ondoen kudeatzeko jarraitu beharreko urratsak aztertuko ditugu.
Jardunaldiaren helburua da gure enpresa-ingurunean jarduten ari diren baliabide informatiko, sare eta sistemen segurtasunerako mehatxu nagusien inpaktuari buruz kontzientziatzea, intrusioak detektatuz eta arazoen aurrean erreakzioa eta berreskuratzea bideratuz, eta informazioaren konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta osotasuna mantenduz. Horretarako, dauden mehatxuak zer-nolakoak diren eta aplikatu beharreko teknikak eta gaur egun baliatzen diren tresnak nola erabiltzen diren erakutsiko dugu; era berean, oinarrizko aholku batzuk proposatuko ditugu, praktika egoki gisa, ahal den neurrian segurtasun-arazo baten biktima izatea saihesteko.
Hartzaileak: enpresaz edo bertako sailen batez arduratzen edo arduratuko den edozein pertsonari zuzenduta dago jardunaldia: pertsona ekintzaileak, negozio-arlo desberdinetako arduradunak, kudeatzaileak, zuzendariak, etab. Ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezagutzarik izatea aldez aurretik.
Iraupena: jardunaldiak 90 minutuko iraupena du
Jardunaldiaren ordutegiak
18
Abu
Enpresa-zibersegurtasuna
01.10 AM
31
Urr
Enpresa-zibersegurtasuna
09.29 PM
04
Abe
Enpresa-zibersegurtasuna
11.46 PM
23
Mar
Enpresa-zibersegurtasuna
10.00 AM
Partekatu
Ziberegutegia
Hurrengo ekitaldi eta webinarrak
01
Eka
02
Eka
06
Eka
07
Eka
08
Eka
09
Eka
Pagination



Neurrirako zibersegurtasun-konponbideak
Zure eta zure enpresaren beharrizanetara ondoen egokitzen den konponbidea aurkitzeko bilatzailea eskaintzen dizugu.