Skip to main content

CyberCommander

CyberCommander

CyberCommander prest dago lanean hasteko. Hau kontzientziazio-programa berezi baten hasiera da. Industrian zibersegurtasun-gorabehera bat gertatzen denean inplikatutako alderdi guztiak –bezeroak nahiz hornitzaileak– koordinatzearen garrantzia nabarmentzea da helburua.

Makina-erremintaren sektorean ez ezik, industrian oro har ere gertatu ohi da; eraldaketa orokorrak eta 4.0 Industriarako bideak abantailak eskaintzen dituen interkonexioa lortu dute, baina baita babestu beharreko sarrera-ate berriak ere. Eta Industria baten ekoizpen-prozesuan eta eragiketetan sortzen den balio-kate hori guztia –lehengaien eta makinen softwarearen hornitzaileak, ekoizpen-prozesua kontrolatzen duten sistema konektatuak, bezeroei eragiten dien azken produktua...– modu koordinatuan babestu egin behar da ziberenpresen, arloko arduradunen eta are erakunde publikoen artean.

Zibersegurtasun-gorabehera baten benetako egoera gertutik irudikatzeko eta eraso-kasuan modus operandia zein den ezagutzeko, zibersegurtasunari buruzko aditu-talde bat sortu zen, programa hau gidatu zuen antzezlan batean rol berriak bere gain hartu zituena.

Ondoren, CyberCommander komiki honetan, Industriako zibersegurtasun-gorabehera baten aurrean erantzun koordinatua emateko prozesua erakutsiko dizugu.

+ Ikusi komikia

+ Ikusi antzezlana

Eta, gainera, industriako zibersegurtasunari buruzko adituek beren ikuspegi partikularra eman ziguten elkarrizketa hauetan

Elkarrizketa: Nerea Báez

JakibCodeko zuzendaria

+ Ikusi bideoa

Elkarrizketa: Izaskun Lara

CyberSecurity Consultant en Accenture

+ Ikusi bideoa

Elkarrizketa: Marius Petean

Key Account manager in ONA

+ Ikusi bideoa

Elkarrizketa:Imanol García

R&D Project Manager en Ingeteam

+ Ikusi bideoa

EElkarrizketa: Eriz Lopetegui

Operations Engineer en el BCSC

+ Ikusi bideoa

Elkarrizketa: David Purón

Chief Executive Officer in Barbara IoT

+ Ikusi bideoa

Elkarrizketa: David Ibáñez

CyberSecurity Defense Senior Manager en Sealpath

+ Ikusi bideoa

Makina-erremintaren industriaren egoera

Industriak zibersegurtasunari buruz duen ikuspegia laburbiltzen duten bideo batzuk aipatuko ditugu behean.

Marius Petean, ONA Systems

+ Ikusi bideoa

Imanol Garcia, Ingeteam

+ Ikusi bideoa

Josu Caminos, Fagor Automation

+ Ikusi bideoa

Kontingentzia-planaren checklist-a

Hona hemen kontingentzia-plan batean egin beharreko urratsak:

1. Krisia kanpoaldearekin kudeatzea.

  • Bezeroak.
  • Hedabideak.
  • Administrazioa.
  • Aseguru-etxeak.
  • etab.

2. Erantzuteko taldeei behar dituzten baliabideak ematea.

3. Jakinarazi CMTri.

4. Gorabeheren inpaktuak aztertzea.

5. Erremediatzeko estrategia planifikatzea.

6. Gorabeheren ostekoa eta ikasitako irakaspenak.

7. Ekintza teknikoak koordinatzea.

  • Aztertzea.
  • Eustea.
  • Desagerraraztea.
  • Berreskuratzea.

 

Eduki horiez guztiez gain, gaurkotasuneko gaiak ere argitaratzen ditugu gure sare sozialetan. Zure zain gaude Linkedin eta Twitteren!

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.