“Ziberrean, Zibersegurola” kanpaina, #zibersegurolak traolapean, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko sortu da, haurtzaroan eta nerabezaroan barneratzea, aniztasuna eta tolerantzia oinarri hartuta.
Erakundeen lankidetzarekin batera, zibersegurtasunaz kontzientziatu eta sentsibilizatzeko komunikazio-ekintzak garatu dira. Horiekin Internet arduraz erabiltzeko gakoak aurkeztuko dira, baita plataforma digitalak era egoki batean erabiltzeko eta portaera egokia sustatzeko laguntza ere.
Hurrengo lerroetan, arlo honetako gaitasunak indartzeko eta Interneten aktiboki eta segurtasunez parte hartzeko albiste, eduki eta tresna erabilgarriak aurkituko dituzu, aurrean dituzun erronkak ezagutuz eta horien aurrean nola jokatu jakinez.
Web kamera segurtasunez erabiltzeko aholkuak
Maiatzaren 17an, Interneten Eguna da, eta horregatik, hilabete honetan web kameren erabileran oinarritu nahi gara. Antzinean, gure gailutik at erosi beharreko periferikoa zen, eta ordenagailura konektatzen genuen erabili nahi genuenean, gero tiraderara itzultzeko. Hala ere, duela zenbait urtetik, web kamerak jada ezarrita daude gure ohiko gailu askotan: eramangarria, telefono mugikorra, tabletak… Aurrerapen teknologikoei esker, ia edozein gailuk balio du bideoa denbora errealean bidali eta jasotzeko, eta horrek aukera ugari ematen ditu, baina baita mehatxu batzuk ere.k
Ziberjazarpen y ziberbullying orokortua
Maiatzaren 2a Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, horregatik, hilabete honetan, eskolako jazarpenaren kontrako borroka izango dugu ardatz. Arazo hori ez da ikasgeletan bakarrik gertatzen, kalean eta, batez ere, sare sozialen bidez jarrai daiteke. Ekimen honetarako PantallasAmigas erakundearekin ari gara elkarlanean, adin txikikoek teknologiak eta sareak nola erabiltzen dituzten aditua den erakundea.
Gozatu bideojokoez eta bestelako pantailez gehiegizko erabilerarik egin gabe
Apirilaren 17a Gazte Informazioaren Europako Eguna dela medio, gazteak pantailen gehiegizko erabilerak ekar ditzakeen arriskuak eta oreka digital bat mantentzeko aholkauk esakaini nahi dizkiegu, baita horrek guztiak duen garrantzia ere. Horrenbestez, apirileko kanpainia gazteek dituzten hobbietan oinarritu dugu: bideojokoak eta mugikorrak.
Berdintasunaren aldeko Netiqueta
BCSCn “Ziberrean, Zibersegurola” kanpainan murgilduta jarraitzen dugu, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko, gizarteratzetik, aniztasunetik eta tolerantziatik abiatuta haurtzaroan eta nerabezaroan.
Online arriskuak eta mehatxuak prebenitzea da gure asmoa, mundu digitalean saretik kanpoko zuzentasun eta hezkuntza berarekin joka dezagun.
Tolerantzia Interneten
Basque CyberSecurity Centre -n (BCSC) gazteen hezkuntza digitalaz arduratzen gara. Internet eta sare sozialak erabiltzen diren garai hauetan, kontzientziazioaren alde egiten dugu, bizitza digitalak izan ditzakeen mehatxuak eta arriskuak erakusteko. Horrela sortu zen “ Ziberrean, Zibersegurola kanpaina, eta haren helburua da teknologia berrien erabilerari buruz sentsibilizatzea, aniztasunetik, tolerantziatik eta haurtzaroan eta nerabezaroan txertatzetik. Familiei eta hezkuntza-sektoreari zuzendua, balio horiek etxean eta ikasgeletan irakats ditzaten. Horretarako, erakunde hauen laguntza dugu: Hirukide, Kristau Eskola, DBEB, Gorabide, PantallasAmigas eta Twitter.
Ez elikatu trolla
Aniztasunaren, tolerantziaren eta haurtzaroko eta nerabezaroko inklusioaren ikuspegitik teknologia berrien erabilerari buruz sentsibilizatzeko asmoz, aurten “Ziberrean, Zibersegurola” kanpaina jarri dugu martxan eta hori aurrera eramateko Hirukide, Kristau Eskola, DBEB, Gorabide, PantallasAmigas eta Twitter bezalako erakundeen babesa daukagu.
Ziberbizikidetza eskolara itzultzean
Basque CyberSecurity Centren (BCSC), hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean era egoki batean jardun dezaten.
Adiskidetasun egun zoriontsua opa dizuegu, bai inguru errealean, bai digitalean!
Basque CyberSecurity Centren (BCSC) hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki ditzaketen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean era egokian jardun dezaten.
Sharenting arduratsua eta datuen babesa
Ingelesezko share (partekatu) eta parenting (ondua) hitzak konbinatzean sortzen den terminoa. Guraso askok ez dute beren seme-alaben irudiak zabaltzeko arriskurik ikusten, nahiz eta milaka ezezagunek ikus ditzaketen. Sinets dezakegu gure haurtxoaren argazkia, familiaren WhatsApp taldera bidalia, ez dela hortik aterako, edo Instagramen dagoen gure alabaren irudi batek ez duela ibilbide handirik izango. Baina, noiz jartzen da arriskuan adingabeen pribatutasuna?
#Zibersegurolak diren gamerentzako gomendioak
Gaur, otsailaren 8a, Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna da, eta bideo-jokoen zibersegurtasuna izango dugu hizpide. Izan ere, oso dibertigarria da online koadrilarekin jolastea, baina horrek arriskuak dakartza, eta arrisku horiek gamerek eta haien gurasoek ezagutu behar dituzte. Gainera, zibersegurtasun osoz jokatzeko aholkuak ematen dizkizugu infografia eta bideo formatuan, beharrezkoak dituzunean eskuragarri izateko.
Lagundu zure seme-alabak Interneten erabilera egokia egiten
Basque CyberSecurity Centren (BCSC) hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean jardun dezaten. Bihar, martxoaren 19a, Aitaren Egunaren harira, "Ahaidetasun digital positiboa" gaia hautatu dugu eta zenbait aholku emango ditugu guraso guztiei laguntzeko, seme-alabekin testuinguru digitalean goza dezaten.
Ziberrean, Zibersegurola” kanpaina jarri dugu martxan, sare sozialetan erabilera arduratsua sustatzeko
Pandemiak Interneten erabilera asko areagotu du eta, horrenbestez, haurtzaroan eta nerabezaroan, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina jarri dugu martxan. Pantallas Amigas eta Twitter erakundearen babesa izango du, baita Hirukide, DBEB eta Kristau Eskola bezalako euskal eragile eta erakundeen parte-hartzea ere.

Zibereguraldia
BCSC erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.

Argitaratutako buletinak