Skip to main content

Asier Martinez, SIC aldizkariaren TISEC guneak antolatutako ¡SOCorro! ekitaldian

Gure lankidea den Asier Martínez Retengak, SIC aldizkariaren TISEC guneak antolatutako, ¡SOCorro! ekitaldian parte hartu zuen atzo. Aldizkariak 2023ko martxoko edizioa zibersegurtasuneko operazio-zentroetan zentratu du.

BCSC-k Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko erakunde gisa egiten duen lanari buruz aritu zen, baita jarduera ekonomikoa dinamizatzeko eta sektore hornitzailea indartzeko dugun rolaren inguruan ere. Bestalde, foru eta tokiko agenteekin koordinatutako babesaren eremuan izandako bilakaera nabarmendu zuen.

Asierrek Luis Fernandez Delgadok bideratutako eta 'Zibersegurtasunaren kudeaketaren zentralizazioa maila autonomikoan eta MSSP-en papera' izena duen moduluaren barruan kokatutako panelean parte hartzeko aukera izan zuen Tomás Roy, Gustavo H. eta Carmen Serranorekin batera.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.