Skip to main content

Iratxe Martín, 5G Euskadi proiektuaren Energiaren erabilera, industria eta sare-zerbitzuak deskribatu eta aurkezteko saioan

Gaur, gure lankidea den Iratxe Martinek 5G Euskadi Proiektuaren Energia, Industria eta Sare Zerbitzuen Erabilera Kasuak deskribatu eta aurkezteko saioan parte hartu du, Red.es-ek bultzatutako 5G teknologiako proiektu pilotuen bigarren deialdiaren esparruan. 19 enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute ekimena, besteak beste, BCSC. Hiru Parke Teknologikoetan 5G sare erreal bat zabaltzea eta gaitzea du helburu nagusia. Horrez gain, proiektuak 9 erabilera-kasu ditu barnean, mugikortasun-, energia-, industria-, zibersegurtasun-eremuetan eta sareko zerbitzuetan produktuak eta zerbitzuak merkaturatu aurretik garatzeko.

Iratxe Martinek aukera izan du C1 erabileraren kasua aurkezteko: ‘Mehatxuak moldekatzea eta gako-adierazleak 5G sareetarako’. Zibersegurtasunaren erabilera-kasu honen helburua ez da zibersegurtasunaren teknologiei lotutako negozio-eredu independente bat planteatzea, baizik eta gainerako erabilera-kasuetarako gaitzaile gisa jardutea. Horietako batek ere ezingo du gutxieneko arrakasta komertzialik lortu ez badago zibersegurtasuna bermatuta, datuen segurtasuna arriskuan jar dezaketen ahuleziak ageri badira (ezagunak izan edo ez) edo inplikaturiko pertsonak arriskuan jar badaitezke. Bestalde, zerbitzuen hornitzaileak iraultza teknologiko bati aurre egiten ari dira, arintasun handiagoaren beharrak eraginda. Informatika-azpiegiturak eskaerara bideratutako eta softwarearen bidez orkestratutako sare baterantz ari dira eraldatzen. Horri esker, bizi-ziklo azkarragoak egin daitezke zerbitzuak inplementatzeko eta informatika- eta sare-baliabideak denbora errealean hornitzeko. Hori lortzeko, zerbitzuen hornitzaileak hainbat eraldaketa izaten ari dira arkitekturan, baliabideak ertzera eramatea barne (Edge), eta horrek autonomia ematen dio azken erabiltzaileari.

 

BCSC Red

 

Berarekin batera, Roberto Viola, Vicomtech enpresako doktore, ikertzailea eta proiektu zuzendaria, eta Igone Vélez, CEIT-eko TIC-eko zuzendaria, egon dira E1 erabilera kasua, ‘Bistaratze areagotua eta operadoreen urruneko laguntza’, aurkezten eta Manuel Seijok, Grupo MASMOVIL-eko managerrak, eta Aitor Ibarguen Artatxok, Euskaltel-eko Sareetako Eragiketa zuzendariak R2, FWA (Fixed Wireless Access) erabilera-kasuaren ekipoak erakutsi dizkigute.

BCSCtik aktiboki jarraitzen dugu 5G Euskadi Proiektuan murgilduta. Ekintza horrek lagunduko digu ekoizpen-prozesu eraginkorretarako trantsizioan, 4.0 soluzio teknologikoetara, automatizazio eta zibersegurtasunera enpresa guztietan, eten digitala murriztuz eta gizarte-kohesioari lagunduz.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.