Skip to main content

Zibersegurtasun Industrialaren Nazioarteko XXIII. Biltzarra

Gaur, irailak 26, gure zuzendaria den Javier Dieguezek Zibersegurtasun Industrialaren Nazioarteko XXIII. Biltzarrean izan da. Bertan “Zibersegurtasuneko agentzietatik OT arriskuei erantzuna” panelean parte hartu du, Generalitat Valenciana-ko Carmen Serrano Durbá-rekin eta Kataluniako Agència de Ciberseguretat-eko Pedro Lendinez-ekin batera.

Bere hitzaldian, Javierrek gure estrategiak NIS2 europar zuzentaraura egokitzarean garrantziari heldu dio, eta adierazi du Euskadiko Azpiegitura Sentikorrak Babesteko Planak eboluzionatu egin behar duela baldintza berriak betetzearren. Alderdi hori ere funtsezkoa izango da Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorraren definizioan, 2025erako aurreikusita dagoena. Halaber, zibermehatxuei modu integratuagoan aurre egiteko, estatuko eta autonomía-erkidegoetako agentzien etengabeko lankidetzaren balioa nabarmendu zuen. Zibersegurtasun industrialari dagokionez, Cyberzaintzak PISEri atxikitako eta Autobabeserako Euskal Arauak eragindako enpresa estrategikoen erresilientzia hobetzen egindako lana azpimarratu zuen, Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiaren barruan.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.