Skip to main content

017, INCIBEren zibersegurtasuneko laguntza-linea

Espainiako Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala (INCIBE) Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren menpe dago eta Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatuko Idazkaritzak darama. Institutua segurtasun digitalerako erreferentziazko kontaktua bilakatu da herritarrentzat eta erakundeentzat. Organismo horrek zibersegurtasuneko gertakariei erantzuteko, laguntzeko eta kontzientziatzeko lan handia egiten du, hainbat kanalen bitartez.

2020tik, herritarrentzako kanal erabilgarrienetako bat 017 telefono-linea edo zibersegurtasuneko laguntzarako linea da. Linea honen helburua herritarrei zibersegurtasuneko edozein zalantzaren inguruan aholkularitza eskaintzea da. Nazio mailako zerbitzua da, doakoa eta konfidentziala eta INCIBEk Interneteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabiltzaileen esku uzten du. Helburua egunerokoan sor daitezkeen eta zibersegurtasunarekin lotuta dauden kontsultak, susmoak eta arazoak konpontzen laguntzea da.

Kontsultarako linea hau publiko zabalari dago zuzenduta:

  • Internet erabiltzen duten herritarrei.
  • Lanerako Internet eta teknologia erabiltzen duten enpresa eta profesionalei eta aktiboak eta negozioak babestu behar dituztenei.
  • Adin txikikoei eta haien inguruneari (adingabearen edo haiei lotutako online babesaren esparruan lan egiten duten guraso, hezitzaile eta profesionalei).

Diziplina askotako aditu-talde batek darama zerbitzua eta aholkularitza teknikoa, psikosoziala eta legezkoa ematen dute goizeko 9etatik gaueko 9etara, urteko 365 egunetan. Hainbat modu daude harremanetan jartzeko:

  • 017 lineara doan deituz
  • Berehalako mezularitza:
    • WhatsApp - 900 116 117
    • Telegram - @INCIBE017
  • Xede-publiko bakoitzarentzako berariazko web inprimakia betez. Webgune honetan dago eskuragarri: es/linea-de-ayuda-en-ciberseguridad
  • Webgune honetan, 017an artatutako hainbat kontsultaren inguruko bideoak ere badaude.

Laguntzarako linea honek zibersegurtasunarekin, pribatutasunarekin, konfiantza digitalarekin edo Interneten eta teknologiaren erabilera seguru eta arduratsuarekin zerikusia duten gai guztiei erantzuten die. 017 lineak gai hauen inguruan erantzuten du:

  • Pribatutasuna eta sare sozialetako eta Interneteko ospea
  • Phisingarekin lotutako online iruzurrak eta ingeniaritza sozialeko beste eraso batzuk (smishing, vishing, zuzendari exekutiboaren iruzurra…).
  • Posta elektroniko bidezko estortsioa
  • Lapurreta eta identitatea ordeztea
  • Desinformazioa eta gezurrak
  • Adin txikikoentzat kaltegarriak diren edukiak
  • Ziberjazarpena
  • Gailuen babesa
  • Langileen zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazioa

Lehenengo urtean (2020-2021), 47.503 kontsulta erantzun zituen 017 lineak. Gai nagusiak pribatutasuna eta sare sozialetako eta Interneteko ospea, gailuen babesa, sarean dauden eduki kaltegarriak, online iruzurrak, ziberjazarpena, sextinga informazioaren eta komunikazioaren teknologien gehiegizko erabilera (IKT), gurasoen bitartekaritza eta groominga izan ziren.

INCIBEren babes-sareak herritarrentzako eta enpresentzako baliabide gehiago ditu, hala nola OSI - Internautaren Segurtasunerako Bulegoa (Errorea! Hiperesteka-erreferentzia ez da baliozkoa.), Espainiako adin txikikoentzako Interneteko Segurtasun Zentroa (IS4K – Internet Segura for Kids (Errorea! Hiperesteka-erreferentzia ez da baliozkoa.) eta Espainiako herritarrek eta enpresek jakinarazten dituzten zibersegurtasuneko gertakariei erantzuteko INCIBE-CERT zerbitzua.

Halaber, interesgarria izan daiteke: zibersegurtasuna, informazioaren segurtasuna, informatikako segurtasuna.