Skip to main content

Zibermehatxuak

Ikasi zibermehatxu nagusiak identifikatzen, eraso informatiko mota nagusiek nola funtzionatzen duten ikasiz. Besteak beste, phishing informatikoko kanpainak aurkituko dituzu, malwarea ATMen edo baita azpiegitura kritikoen aurkako zibererasoak ere. Malwareari eta phishingari buruzko kontzeptuak argitzen ditugu, hala nola CEOren iruzurra edo Carding-a. Gailuetarako malwareari buruzko azken berriak jakinarazteaz gain. Ba al zenekien Bitcoin bezalako kriptodiruen erabilera zabaldu denetik enpresa eta erabiltzaile inbertitzaileei zibereraso gehiago egiten dizkietela eta Ransomware-kasu batzuetan ordainketa kriptodiru horrekin egiten dela? Jakin behar duzunaren berri emango dizugu.

Txostena

“Muleroak” funtsezkoak dira Internet bidezko iruzurretan. Ziberkrimenaren terminologian, “mulero” deritze iruzurgileei lapurtutako dirua zuritzea ahalbidetzen dietenak. Dirua beren kontuan jasotzen dute eta, hainbat bide erabiliz, beste herrialde batera edo beste kontu batera bidaltzen dute.

Txostena

Gaur egun, mundu osoan zabaldua dago banku-txartelen erabilera transakzio fisikoak edo Internet bidezkoak egiteko. Era guztietako ordainketa-operazioak egitea oso erraza denez eta txartelen informazioa lapurtzeko bide asko daudenez, carding delakoa oso ezaguna egin da azkenaldian.

Txostena

Banku-malwarea programa gaizto bat da, eta erabiltzaileen finantzen informazioa lapurtzea du helburu; esate baterako, haien bankuko online plataformarako sarbidearen datuak. Era horretako malwareen sortzaileek aplikazio iruzurtien bidez egin ohi dituzte erasoak.

Txostena

Phishing mota bat da CEOaren iruzurra, hau da, pertsona bat, erakunde bat edo zerbitzu bat ordezteko teknika, zeinaren bidez zuzendari exekutiboa (CEO) edo erakundearen barruan kargu garrantzitsu bat duen edozein pertsona ordezten den, haren kontutik email bat bidaliz datu konfidentzialak edo…