Horren ondorioz, aurten, urte osoan zehar “Ziberrean, Zibersegurola” kanpaina jarri dugu martxan. Horren helburua da teknologia berrien erabilerari buruz sentsibilizatzea bai haurtzaroan bai nerabezaroan betiere aniztasuna eta tolerantzia abiapuntu direla. Hori guztia aurrera eramateko Pantallas Amigas, Hirukide, Kristau Eskola, DBEB, Twitter eta Gorabide bezalako erakundeekin lan egin dugu.
Hilero, familiak kontzientziatzeko gai batean jartzen dugu arreta. Uztailaren 30ean Adiskidetasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure seme-alabek ordu asko ematen dituzte lagunekin sare sozialetan, horrebestez horietan jardunbide egokien garrantzia aztertzea izango da hurrengo lerro hauetako helburua. Opor garaia heldu da eta gazteek denbora libre gehiago duten kalean, hondartzan eta herrian egoteko, baina baita Interneten denbora pasatzeko ere. Horregatik, garrantzitsua da familiek sareetan nola jokatu behar duten erakustea, baita beste eremu batzuetan errespetuzko arauak irakastea ere. Zure semeari erakutsi badiozu ez duela lurrera zaborrik bota behar eta zure alabari, ez dela egokia oinak metroko jarlekuan jartzea, zergatik ez diezu azaldu ez dela batere egokia beste pertsona batzuk ateratzen diren argazkiak argitaratzea euren baimenik gabe?
#Netiketa arauak
Netiketa proiektuaren helburua da aurretik azaldutako balio horiek gazteenei eta gurasoei eskaintzea. Mundu errealean, portaera eta protokolo kodeak daude egoera eta leku jakin bakoitzean gainontzekoekin egoteko. Gizartean bizitzean, ez gara leku guztietan berdin portatzen. Igerilekuan txankletak erabiltzen baditugu, jatetxe batean korroskadarik botatzen el baldin badugu eta zineman mugikorra isilarazten badugu, zergatik kostatzen zaigu hainbeste Interneteko arauak onartzea? Lankide eta lagunak iraintzen ez ditugun bezala, sareetan ere ez dugu egin behar. Jarrera egoki bat izanda bakarrik lortuko dugu giro ona; gauza bat kritikatzea da, eta beste bat iraintzea edo difamatzea.
Lagunak hautatzea
Gure egunerokoan lagunekin selektiboak izaten saiatzen bagara, harreman digitaletan ere horrela izan behar da. Gustuko ez badugu edo haien jatorria ezagutzen ez badugu, lagun egiteko eskaerak, ekitaldiak edo taldeak baztertu ditzakegu. Era berean, gure gonbitari kasurik egiten ez badiote, ez dugu zertan berriro bidali behar. Beharrezkoa izatekotan, zenbait portaera edo argitalpen salatuko ditzakegu, baina benetan justifikatuta dagoenean bakarrik, iruzkin egokiak egin dituztenei bidegabeki kalterik ez egiteko. Horrelako tresnak Interneten portaera hobetzeko daude; deituko zenioke poliziari ezer larririk gertatu ez bada edo norbait gogaitzeko?
Sekretuak
❤️BFFs onenek badakite sekretuak gordetzen, baita Interneten ere. Ez da batere egokia besteon informazioa edo datu pertsonalak partekatzea. Horiek pribatuak izan daitezke, eta baliteke zuk dakizuna zure lagunek jendaurrean zabaltzea nahi ez izatea. Ez da komeni, halaber, egin zenuten txango horretako argazkiak Twitterren argiratazea edota Instagrameko festa hartako bideoa edo beste pertsona bat iraintzen duen zuzeneko emanaldia argitaratzea. Eduki hori zure lagun taldetik azkar atera daitekeezezagunen mugikorretan amaituz. Horrek arazo asko sor ditzake etorkizunean. Horrenbestez, enpatia digitala ezinbestekoa da; besteen pribatutasuna eta intimitatea errespetatzea garrantzitsua da, alegia.
Gaizkiulertuak saihestu
Sareek komunikatzeko aukera handiak eskaintzen dituzte, baina ez da aurrez aurreko harremanen berdina. Batzuetan, gogo-aldarteak edo kultura- edo gizarte-desberdintasunek gaizkiulertuak sortzen dituzte. Horregatik komeni da baliabide guztiak erabiltzea; emojiak adibidez, esan nahi dena hobeto adierazteko balio dezakete. 😀 edo 💩 bezalako emojiak hitz bakar bat baino gehiago adierazi dezakete. Hala ere, zerbaitek benetan enbarazu egin badigu, lasai eta indarkeriarik gabe erreakzionatu behar dugu. Pertsona horrekin aurrez aurre bageunde, bortizki jokatu aurretik, egoera ulertzen eta azalpenak eskatzen saiatuko ginateke.
Horregatik guztiagatik, Cyberzaintzatik ziberbizikidetza positiboa lortzen laguntzen dugu, horrela bakarrik lortuko baitugu gizarte tolerantea eta aktibo digitala. Ingurune digitaletan besteekin adeitsuak eta zuhurrak izan behar dugu, baita aurrez aurreko harremanetan ere. Interneten dugun portaerak mundu errealean dugunaren antzekoa izan behar du, eta hezkuntzak, enpatiak eta sen onak gidatu behar dute. Laburbilduz, ez egin gainerakoei zuri egitea nahi ez duzuna, bai Interneten bai saretik kanpo.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak