Skip to main content

Pribatutasun-Politika

Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) oro har arautzen du EUSKAL ZIBERSEGURTAZUN AGENTZIAk (aurrerantzean, “Cyberzaintza”) jasotzea eta tratatzea (i) domeinu-izenaren bidez eskuragarri duzun webgunearen www.zibersegurtasun.eus (aurrerantzean, “WEBGUNEA” erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak, WEBGUNEAren bidez une bakoitzean erabilgarri dauden zerbitzuak barne; eta (ii) beherago behar bezala identifikatutako beste kaptazio-sistema batzuen bidez jasotako beste datu batzuk ere bai. Hori guztia WEBGUNEan eskuragarri dauden sekzio, formulario edo zerbitzu jakin batzuetan ezarritako aurreikuspen espezifikoak alde batera utzi gabe, informazio egokia emateko eta, behar izanez gero, zure baimena eskatzeko.

Cyberzaintzak beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea legegintza-, jurisprudentzia- eta/edo administrazio-arloko berrikuntzetara egokitzeko, bai eta WEBGUNEaren bidez une bakoitzean garatzen dituen praktiketara egokitzeko ere, betiere zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, Cyberzaintzak baliabide tekniko egokiak emango dizkizu PRIBATUTASUN-POLITIKAn sartu ahal izateko, datuen babesari buruz aplikatzekoa den araudiaren arabera bete behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ZIBERSEGURTASUN EUSKAL AGENTZIAREN zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da; helbidea: Albert Einstein kalea, 46, Vitoria-Gasteiz. Araba; IFK: Q0100620D). Cyberzaintzaren bidez, zibersegurtasun-kultura sustatzen eta garatzen du euskal gizartean, zibersegurtasunaren aplikazioarekin lotutako jarduera ekonomikoa dinamizatzen du, eta sektore profesionala indartzen ahalegintzen da.

Estekahonetan Cyberzaintzak arduradun gisa egiten dituen Tratamenduen Jardueren Erregistroa (TJE) aurkituko duzu.

Dokumentu horretan erabiltzaileak identifikatu ahal izango ditu datu-tratamendu bakoitzaren azalpen zehatza, tratatutako datuen kategoria, aplikatzekoa den zilegitasun-oinarria, aurreikusitako komunikazioak, aplikatzekoa den kontserbazio-epea eta tratamendu-jarduera bakoitzaren gainerako informazio garrantzitsua ere.

Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoa betez, Datuak Babesteko Ordezkari (DBO) bat izendatu dugu, Cyberaintzaren pribatutasuna kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratuko dena, eta harekin harremanetan jar zaitezke dpd-dbo@cyberzaintza.eus helbide elektronikoaren bidez.

PRIBATUTASUN-POLITIKAri eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko edozein gaitarako, jarri harremanetan gure DBOarekin edo gurekin zuzenean lehen adierazitako posta-helbidean eta/edo dpd-dbo@cyberzaintza.eus helbide elektronikoaren bidez. 

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

Cyberzaintzaren tratatzen ditugun datuak zuregandik lortu dira, iturri hauen bidez: (i) WEBGUNEaren bidez eta/edo beste kanal batzuen bidez (adib., WEBGUNEaren erabiltzaile-erregistroan –halakorik balego–, harremanetarako inprimakiak, enplegu-eskaintzei eta/edo hautaketa-prozesuei buruzko inprimakiak, Cyberzaintzak antolatutako edo gidatutako jarduera, ekitaldi edo proiektuetan izena emateko inprimakiak); (ii) kontsulta-mezu elektroniko bat bidaltzean.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak izango balira, zuk bermatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKAren berri eman diozula eta bere baimena lortu duzula zure datuak Cyberzaintzari emateko beherago adierazten diren helburuekin.

Horrez gain, adierazten dizugu zure sare sozialetako datuak Cyberzaintzak eskura dituen profil korporatiboen bidez tratatu daitezkeela, sare sozial bakoitzean ezarritako moduan baldintzetan.

3. Zer-nolako datuak tratatzen ditugu?

Oro har, Cyberzaintzaren tratatzen ditugun datuak WEBGUNEan nabigatzean zuk eman dizkiguzunak dira –zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun inprimakien bidez eta/edo posta elektronikoaren bidez–, eta, hala badagokio, baliatzen ditugun sare sozialetan Cyberzaintzak dituen profil korporatiboen bidez lortzen ditugunak.

Bereziki, Cyberzaintzan datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikazio- eta harreman-datuak (izena, abizenak, NAN, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • Datu profesionalak (jarduna garatzen duzun enpresa, kargua eta eginkizunak, posta-helbidea eta helbide elektroniko profesionala eta telefono profesionala), baldin eta (i) Cyberzaintzatik antolatutako edo gidatutako jarduera, ekitaldi eta proiektuei buruzko inprimakien bidez ematen badizkiguzu; eta (ii) beharrezkoak badira zure enpresa-kokapenerako eta/edo zurekin edo zure entitatearekin dugun harreman komertziala mantentzeko.
  • WEBGUNEan eta/edo webgunearen bidez atzi daitezkeen aplikazioetan erregistratutako erabiltzaile gisa dituzun kodeak eta gakoak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, webguneetarako bisitak, wifi-sareetarako konexioak, etab.).

4. Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datuak eta zein legitimaziorekin?

PRIBATUTASUN-POLITIKAren bidez erabilgarri dagoen Tratamenduen Jardueren Erregistroan berariaz adierazitakoa alde batera utzi gabe, zure datu pertsonalen tratamenduak, oro har, helburu hauek ditu:

  • WEBGUNEko erabiltzaile gisa duzun erregistroa kudeatzea eta izapidetzea, ahal denean, eta zuk kontratu-aurreko neurriak eskatzea edo zurekin horri buruz ezarritako kontratu-harremana oinarri hartuta.
  • Cyberzaintzak WEBGUNEaren bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen sarbidea eta erabilera kudeatzea, blogen eta sare sozialen zerbitzuak edo WEBGUNEtik une bakoitzean eskuragarri dagoen beste edozein funtzionaltasun barne, eta zuk kontratu-aurreko neurriak eskatzea edo zurekin horri buruz ezarritako kontratu-harremana oinarri hartuta.
  • WEBGUNEaren nahiz beste bitarteko batzuen bidez Cyberzaintzarekin formalizatzen dituzun produktu edo zerbitzuen kontratazioa izapidetzea eta kudeatzea, eta, oro har, gure produktu edo zerbitzuen erosle gisa gurekin ezartzen duzun kontratu-harremana mantentzea, kudeatzea eta kontrolatzea, hori guztia zuk kontratu-aurreko neurriak eskatzea edo zurekin horri buruz ezarritako kontratu-harremana oinarri hartuta.
  • Cyberzaintzak antolatutako edo gidatutako jardueretan, ekitaldietan eta/edo proiektuetan parte hartzeko eskaera izapidetzea eta kudeatzea, baita horietan duzun parte hartzea ere; hori guztia zuk kontratu-aurreko neurriak eskatzea edo zurekin horri buruz ezarritako kontratu-harremana oinarri hartuta.
  • Baimena eman zenuen kasuetan eta baimen horretan oinarrituta, Cyberzaintzak antolatutako eta zuk borondatez parte hartutako jarduerak eta ekitaldiak kudeatzea eta zabaltzea.
  • WEBGUNEaren edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea, zuk kontratu-aurreko neurriak eskatzea edo zurekin horri buruz ezarritako kontratu-harremana oinarri hartuta.
  • Cyberzaintzari eta haren jarduerari buruzko komunikazioak eta dokumentazioa zuri zenbait bitarteko erabiliz bidaltzea, bitarte elektronikoak barne, baldin eta zuk baimendu baduzu eta baimen horretan oinarrituta.
  • Segurtasun Alerten Buletina” gure zerbitzura daukazun harpidetza kudeatzea eta dagozkion komunikazio elektronikoak bidaltzea, baldin eta zuk baimendu baduzu eta baimen horretan oinarrituta.

Horrez gain, datu-tratamendu bakoitzari buruzko informazio xehatua aurkituko duzu, bereziki datu pertsonalak biltzeko WEBGUNEan erabilgarri dagoen online inprimaki bakoitzean.

Gogoratu: tratamendua zure baimenean oinarritzen den kasuetan, edozein unetan erreboka dezakezu libreki eta doan, hurrengo 7 atalean adierazten den moduan.

5. Nori komunikatzen dizkiogu zure datuak?

Legeak hala aginduta Cyberzaintza horretara behartuta dagoen kasuak alde batera utzita (adibidez, Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo beste administrazio publiko edo agintari batzuk), zure datuak ez zaizkie hirugarrenei komunikatuko.

Ez da aurreikusten zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.

6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

PRIBATUTASUN-POLITIKAren bidez erabilgarri dagoen Tratamenduen Jardueren Erregistroan berariaz adierazitakoa alde batera utzi gabe datu pertsonalak gordeko dira, oro har: (i) datuak bildu ziren xederako beharrezkoak diren bitartean; (ii) zuk tratamendurako emandako baimena errebokatzen ez duzun bitartean, hura zilegitasun-oinarria denean edo aurreko une batean ezabatzea eskatu duzunean; eta (iii) Cyberzaintzak bete beharreko legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denbora gehigarrian.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu Cyberzaintzak datuak arazteko barne-politikak ezarrita dituela bere esku dauden datu pertsonalen kontserbazio-epeak kontrolatzeko; beraz, datuak ezereztu ahal izango dira bildu diren xederako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.

7. Zein dira zure eskubideak?

Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak zure datu pertsonalei buruzko zenbait eskubide ematen dizkizu, datu horiek tratatzen ari zaren bitartean egikaritu ahal izango dituzunak. Eskubide horiek hauek dira:

  • Zure datuetan sartzea: eskubidea duzu zure datuetan sartzeko, jakiteko zuri dagozkizun zein datu pertsonal ari garen tratatzen.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu gu tratatzen ari garen eta zuri dagozkizun datu pertsonal okerrak zuzentzeko; edo, are gehiago, datuak ezabatzeko eskatzeko ere bai, besteak beste datuak bildu ziren xedeetarako beharrezkoak ez direnean.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu guri eskatzeko zure datuen tratamendua mugatzeko. Kasu horretan, jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugula, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak aurreikusten duen bezala.
  • Zure datuen eramangarritasuna: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta tratamenduaren beste arduradun bati bidaltzeko.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: zenbait egoeratan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko; kasu horretan, datu horiek tratatzeari utziko genioke, salbu eta, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo egon daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gorde behar badira.

Era berean, eskubidea duzu edozein unetan baimena kentzeko, baina horrek ez dio eragingo baimena kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek Cyberzaintzari zuzendutako eskaera idatziaren bidez baliatu ahal izango dituzu, 1 atalean adierazitako posta-helbidean, edo dpd-dbo@cyberzaintza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Azkenik, esan behar dizugu erreklamazio bat aurkez dezakezula Kontrol Agintaritza eskudunean (Cyberzaintzaren kasuan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan), bereziki zure eskubideak egikaritzean gogobetetzerik izan ez baduzu. Agintaritzarekin harremanetan jartzeko, hona haren webgunea: www.avpd.euskadi.eus.

8. Segurtasun-neurriak

Cyberzaintzak zure datuak modu guztiz konfidentzialean tratatuko ditu une oro, eta datu horiek isilpean gordetzeko eginbeharra beteko du, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horretarako, zure datuen segurtasuna bermatuko duten eta datuen aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu kontuan, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta.

9. Cookie-politika

Horrez gain, adierazten dizugu Cyberzaintzak Cookie-politika bat ezarrita duela. Ikus cookie-politika hemen.