Zibersegurtasunaren topagunea gara Euskadin.
Zer da Cyberzaintza?
Gure helburuak lortzeko euskal gizarteak zibersegurtasunean duen heldutasun maila handitzen lagunduko duten ekimen ugari lideratzen eta laguntzen ditugu. Zentroaren lana 3 atal nagusitan bil daiteke.
Gure CERT
Zibersegurtasun gertakarien aurreko erantzun ekipo modura osatuta gaude, eta prebentzio eta erantzun zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Berrikuntza egiten dugu zibersegurtasunean
Etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrezkoa da enpresak eta profesionalak gaitzen dituzten tresnak izatea.
Gure ekosistemaren sustapena
Inbertsioa eta talentua erakartzeko, horretarako euskal enpresekin elkarlana eginez eta beren negozioen garapenean lagunduz.
Cyberzaintza honakoek osatzen dute:
Eusko Jaurlaritzako sailak
• Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena.
• Segurtasuna.
• Gobernantza Publikoa eta Autogobernua.
• Hezkuntza.
Zentro teknologikoak
• Basque Center for Applied Mathematics.
• Ikerlan.
• Tecnalia.
• Vicomtech.
Nazioarte, estatu eta lokal mailan honakoekin lerrokatzen gara:
Maila lokalean lerrokatzen gara zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sarearekin eta Eusko Jaurlaritzako eragile publiko funtsezkoekin (EJIE, Ertzaintza, Hezkuntza Saila, Izenpe, DBEB, etabar), bai eta Euskadin lan egiten duten profesionalen, enpresen eta herritarren elkarte ugarirekin ere. Estatu eta nazioarte mailan zibermehatxuen aurrean erantzun bateratu eta koordinatua ematera zuzendutako beste erakunde batzuekin lanean dihardugu, eta inbertsioa erakartzeko eta zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren sustapena egiteko beste jarduera batzuk ere egiten ditugu.
Zibersegurtasunaren plan estrategikoa 2025
Bikaintasuneko proiektu teknologiko bat garatzen ari gara Euskadi nazioarteko erreferente modura posizionatzeko zibersegurtasun industrialaren alorrean.