Skip to main content

Cyberzaintza-ren sorreragatiko SIC saria

Bi hamarkada betetzear zirela, joan den urriaren 25ean Zibersegurtasunaren afaria eta XIX. SIC Sarien banaketa ospatu ziren, sektoreko profesional nabarmenak bilduz, 300 lagun ingururekin.

SIC aldizkariak, zibersegurtasunean eta pribatutasunean liderra 1992tik, arlo teknologikoan formakuntza, segurtasunaren kultura eta informazioaren babesa sustatuz, Cyberzaintza, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren sorrera aitortzeko saria eman zigun. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko sailburuordea den Rodrigo Gartzia Azurmendi, gure zuzendari nagusia den Javier Dieguez eta Ertzaintzako lotura-ofiziala den Arantza Montero, zeremonian egon ziren eta sari entzutetsu hau jaso zuten, talde osoa energiaz betetzen duena eta zibersegurtasunak zerbitzu publiko gisa duen garrantzia berresten duena.

SIC aldizkaritik sari honekin “Cyberzaintza – Euskadiko Zibersegurtaun Agentzia sortzean dakarren mugarri instituzionala” aitortu nahi izan zuen, eta gure zuzendariak nabarmendu nahi izan zuen agentzia Segurtasun Sailaren barruan sortu zela, eta Administrazio Kontseiluak Euskadiko erakunde guztiak biltzen dituela, zibersegurtasunari zerbitzu publiko gisa ematen zaion garrantzia eta erakundeen adostasuna erakutsiz. Bilakaera horrek lankidetzarako aukera berriak zabaltzen dizkigu, eta aurrera egitera bultzatzen gaitu.
 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.