Lege Oharra

Lege-informazioa

BCSCren sortzailea SPRI da, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, helbidea Arabako Teknologia Parkean duena, Albert Einstein 46, 3. – Ed. E7 01510, Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako datuak:

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu web orri honen edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab.), diseinu grafikoak eta iturri-kodeak SPRIren mesedetan. Debekatuta dago, beraz, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, zatiz nahiz osorik, SPRI, S.A.ren baimenik gabe.

Webeko edukia eta estekak

BCSCk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen bere Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena baizik ez da. Era berean, ez dugu erantzukizunik geure gain hartzen Web orri honetako esteka edo bilatzaileen bitartez iritsitako hirugarrengoen Web orrietako informazioagatik.

Web orriaren eguneratzea eta aldaketak

SPRIk eskubidea du bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko argibideak

SPRIk ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta SPRIren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.