Enpresak zibersegurtasunerantz bultzatzea
Cyberzaintzaren lana bideratuta dago gizarte seguruago bat eta zibersegurtasunaren arloan finkatuagoa dagoen enpresen ehundura bat lortzera. Horretarako, askotariko ekimenak babesten ditugu, ETE-en eta enpresa txikien alboan egoteko.
Eusko Jaurlaritzak eta Cyberzaintzaren bitartez, ekimen berritzaile onenen garapena sustatzen du, 4.0 industriako teknologia berrietan oinarritutako konponbideekin.
Ekimen berritzaileen garapena bultzatzen dugu
4.0 industriako teknologia berrietan oinarrituriko baliabideekin.
Zibersegurtasuneko industriaren garapena
Euskadin, industria bultzatu eta garatzen ari da, lehiakortasunerako gaitasun gakoa baita.
≈29 start up
Euskadin ezarritako zibersegurtasunera bideratua.
Laguntzak ≈3,5M€
2021ko zibersegurtasuneko euskal proiektuetarako laguntza publiko zehatzen programa.
Euskal enpresen % 80k
Bere aurrekontuetan zibersegurtasuneko ekintzak egitea aurreikusten du.
Euskal enpresen % 85k
Uste du datozen urteetan handitu egingo dela industria-zibersegurtasunean eginiko inbertsioa.
Industria-enpresen % 45ek
Internetera konektatutako gailuak dituzte beren industria-sarean, eta % 13k ez dakite.
Industria-enpresen % 18k
zibersegurtasuneko plan formalak dituzte.
Enpleguaren % 38
Enplegu-eskaera handitzea industria-ingeniaritza eta -informazioaren esparruan vs 2016.
> 2.000 profesional
zibersegurtasunaren arloan, Euskadin ezarriak (≈ 200 start-up-etan).
5.200 enpleguaren
Unibertsitateko edo LHko tituludun industria-informazioko eta -ingeniaritzako esparruan beharrezkoak direnak.
Industria-inguruneetan zibersegurtasuna indartzea
Garatzen dituzten prozesu ekoizleetan eragin larriak eta enpresan gorabeherak sor ditzaketen gero eta ahultasun gehiago identifikatzen dira, eta honako hauek dira ohiko ondorioetako batzuk: galera ekonomikoak, informazioa lapurtzea, prestigioa edo ospea galtzea, identitatea ordeztea...
Azpiegiturak babesteak garrantzi handia du, eta horrek ekarriko du zibersegurtasunaren sektorea haztea. Sektore askotako berrikuntza teknologikoen eta egungo digitalizazio prozesuaren ondorioa izango da hori.
Industria-sektorea eta ingurumena
Zibersegurtasuna industria-kontroleko sistemetan.
Azpiegitura erabakigarrietarako sistema ziber-erresilienteak.
Industria- eta energia-sareen babesa.
Zerbitzuen sektorea
Big data analytics.
Informazioaren kudeaketa.
Fintech zerbitzuen segurtasuna.
Mugikortasun-sektorea
Ibilgailu adimendunen babesa.
Satelite bidezko komunikazio-sistemen babesa.
Administrazio publikoaren sektorea
Ziberadimenaren banaketa.
Gertakarien eta ziberariketen simulazioa
Herritarren sektorea
Konektaturiko gailu medikoen babesa.
Ikerkuntzarako zifratzea.
Datu medikuen kokapen eta transferentzia segurua.
Hezkuntza eta teknologia.
Ikt sektorea
Segurtasun-zerbitzuak lainoan.
Zifratzea denbora errealean.
Zifratze homomorfikoa.
Hacking etikoa.
Konfiantza digitaleko agiria.
Lankidetza-akordioak
Honako ekosistemekin ditugu akordioak sinatuta, gobernu mailan
Gales
Baviera
Flandes
Nuevo León
Lankidetza-akordioak