Skip to main content

Cyber Girls, neskeatoei zuzendutako zibersegurtasunari buruzko lehen ekitaldia da non jolasaren bitartez ikasten duten eta familiek sektorearen garrantzia ulertzen duten

Joan den irailaren 24an Cyber Girls Day-ren lehen edizioa egin zen BBK Kuna eraikinean. Bertara 9 eta 12 urte bitarteko 60 neskato eta haien familiak gerturatu ziren, eta aukera izan zuten zibersegurtasuna eta hacking-a zer diren ikasteko, gai horiek beren egunerokotasunean nola eragiten dieten ulertzeko eta etorkizunean sektore horretan parte har dezaketela hautemateko.

Gaur egun, nesken %60k irakasgai teknikoetan interesa galtzen dute 13 urte bete baino lehen. Joera hori aldatzeko asmoz, zenbait emakume-erreferentek parte hartu zuten ekitaldian, besteak beste, gure lankidea den Raquel Ballesterosek eta BCSCn egindako lana erakusteko aukera izan zuen.

Zibersegurtasunaren sektoreko aurpegi ezagun asko ere izan ziren: Ane Miren Ibañez, Patricia Martin, Sara Garcia, Nerea Baez, Erika Perez, Lorea Valentina, Arantza Busto, Laura San Miguel, Iria San Miguel, Josune Fernandez, Iratxe Campo, Javi Espejo, Sonia Veiga, Nerea Gondra, Ana Ayerbe, Idoia Mateo, María Rojo, Maite Anasagasti eta Rosa Perez Perez.

Mila esker CyberGirls-eko talde osoari, parte hartzera gonbidatzeagatik, oso ekitaldi interesgarria izan zen, bai neskak bai haien senideak kontzientziatzeko erabaki zuzenak har ditzaten, betiere STEM sektoreko ibilbide profesionalen potentziala eta oinarrizkoak ezagutzearen garrantzia ulertuz. Hurrengo edizioaren zain gaude.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.