Skip to main content

Javier Diéguezek PwC-k antolatutako ‘Digital Trust Insights 2023’ inkestaren aurkezpen saioan parte hartu du

Joan den astean PwC-ek ‘Digital Trust Insights 2023’ inkesta aurkeztu zen, BAT B Accelerator Tower dorrean. Saio horretan, azterketaren ondorio nagusiak aurkeztu ziren, eta zibersegurtasunaren giltzarrien ikuspegi zehatza eman zen, egungo eta etorkizuneko erronkei arrakastaz ekiteko.

Gure zuzendaria den Javier Diéguezek parte hartu zuen saioan, eta Euskadiko zibersegurtasunaren egungo egoerari buruzko txostena aurkeztu zuen; BCSCren CERT taldeak egindako etengabeko monitorizazio eta analisiaren emaitza den txostena, alegia. Bertan, erakunde publikoen, enpresen eta euskal herritarren zibermehatxuen aurrean prebentzio-, detekzio- eta erantzun-gaitasunak hobetzeko informazio erabilgarria azaltzen da.

Aurkezpenaren ondoren, mahai-inguru batean parte hartu nuen, Jesús Urien, PwC-ko zuzendaria, Arantza López Martín, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzako Kriminalitate Informatikoko fiskal delegatu espezialista, eta Alberto Bernáldezekin, Head of Security ant IT Governance in Wstern Europe Markets Liberty-n. Bertan, euskal gizartearen eta enpresa-sarearen zibersegurtasun-erronkak aztertzeko aukera izan zuten.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.