Zibersegurtasunaren edozein arlotan, pertsonala edo profesionala izanda, lankidetza eta informazioa partekatzea oso garrantzitsua da gero eta ugariagoak eta aldakorragoak diren zibemehatxuei aurre egiteko, eta kolektibo zaurgarrienak eta arrisku handiagoan daudenak babesteko. Filosofia horrekin eta Euskadiko zibersegurtasun babes-maila hobetzeko Cyberzaintzaren “sare egin” filosofiarekin bat etorriz, Cyberzaintzako Zuzendari Nagusia de Javier Diéguez, "Aliatu digitalak, ziberseguruak egoteko gakoak" foroan parte hartu.
Javierrek herritarrei eragiten dieten mehatxu eta iruzur ohikoenez hitz egin du, eta eragile publiko eta pribatuek gizartearen kontzientziazioan duten funtsezko zeregina nabarmendu du.
Eztabaida-mahaiaren ondorio bezala, mundu digitalean segurtasunaren hautemateak eta teknologiak gure bizitzetan duen rolaren inguruko kontzientziazioak duten garrantzia nabarmendu da.
Foro osoaren emanaldia bideoan dago eskuragarri esteka honen bidez.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak