Joan den 2021eko maiatzaren 13an, Zibersegurtasuneko Europako Erakundeak (ECSO) Iratxe Martin, Berrikuntza- eta Teknologia Proiektuen arduraduna, WG 4.2 azpitaldeko presidentekide izendatu zuen. ECSO irabazi asmorik gabeko erakunde paneuroparra da, sektore anitzekoa eta sektore artekoa, eta zibersegurtasunean lan egiten du, sektore publikoa eta pribatua uztartzeko helburuarekin.
Zehazki, WG 4.2 lan-azpitalde europarrak zibersegurtasuna ardatz duten berrikuntza digitaleko Europako zentroen sare bat (HUB) sortzeko helburua du Europan. Horrela, zibersegurtasunean espezializatutako EDIHs (European Digital Innovation Hubs) sare bat sortzeko oinarriak jartzea izango da Iratxeren egitekoa talde horretan, Britannyko Eskualde Kontseilari Annie Audic-ekin batera, eta Giulio Busulinirekin batera, Head of Innovation, Spin Off & Startup Nazionale Cybersecurity Laborategian.
2020ko abenduaren 16an, Batzordeak eta Europar Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariak zibersegurtasun-estrategia berri bat aurkeztu zuten. Europar Batasuna "Internet ireki eta global baten segurtasun-lider" gisa kokatu zuten. Estrategiak Europar Batasunaren zibersegurtasunaren arloko mendekotasuna aitortzen du, azpiegitura gero eta digitalagoak baititu, eta, ondorioz, gero eta esposizio handiagoa mehatxu-egoera zabalago eta anitzekiko.
Berrikuntza Digitaleko Europako Zentroek (EDIH) produkzio-prozesuak, negozioak, produktuak edo zerbitzuak hobetzen laguntzen diete enpresei, teknologia digitalak erabiliz. Berrikuntza-zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, hala nola finantza-aholkularitza, trebakuntza eta trebetasunen garapena, eraldaketa digital arrakastatsua egiteko beharrezkoak direnak. Horien helburua da Europa Digitala Programan funtsezko zeregina betetzea. Programa horrek zibersegurtasuna finantzatzen du, urtean 100 milioi euro ingururekin, eta, batik bat, ETEentzat eta Europako sektore publikoarentzat berrikuntza sustatzea du helburu, bai eta sareak funtsezko zeregina izango duela aurreikusten den estatu kideetan antzeko inbertsio-kopurua aktibatzea ere. Gaur egun, 240 DIH baino gehiago daude zibersegurtasunean eskumenak dituztenak.
Horrela, BCSCtik Euskadik Europako zibersegurtasun-ekosisteman duen posizioa indartuko dugu; izan ere, gure lankide Asier Martínez, CERT-eko arduraduna, 2021eko martxotik, CSIRT foroko koordinatzailea da, eta Javier Diéguez gure zuzendariak Zibersegurtasuneko Foro Nazionalean (FNCS) parte hartzen du “Industriari eta I+G+b bultzada" lantaldean.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak