KontsumoBIDE aldizkariak elkarrizketa bate gin zion gure zunzendari nagusia den Javier Dieguez-i. Bertan, Euskadin kezkatzen gaituzten zibermehatxuei aurre egiteko, sareko lanaren eta lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuen.
Hasteko, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren jatorria azaldu zuen, Basque Cyber Security Centre erakundearen bilakaera natural gisa, eskumen-esparru zabalago batean, beti ere, Euskadiko ziberdelituen gorakada esaguratsuari egokituz, digitalizazio progresiboaren ondorioz. Zehazki, Ertzaintzak jasotzen dituen lau salaketetatik batek ziberdelituekin du zerikusia, eta horien %90 ziberiruzurrak dira.
Javierrek Cyberzaintza-ren helburu nagusiak ere nabarmendu zituen: euskal gizartea eta Euskadiko administrazio publikoa zibersegurtasunaren inguruan informatzea, sentsibilizatzea eta trebatzea, ziberkrimenaren aurkako borrokan lagunduz eta INCIBE eta Zintro Kriptologiko Nazionalarentzat Euskal Autonomia Erkidegoaren konfiantzazko kidea izanik. Era berean, gure zuzendariak Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren hiru jarduketa-eremuak azpimarratu zituen: ziberdelinkuentzia, Ertzaintzari eta beste erakunde judizialei ziberkrimenaren aurka borrokatzeko babesa emanez; azpiegitura eta datu publikoen babesa, euskal sektore publikoaren azpiegitura digitalak elkarlanean babestuz, behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko; eta azkenik, enpresen azpiegituren eta datuen babesa, Eusko Jaurlaritzako sailarekin lankidetzan, garapen digital segurua bultzatzen duten proiektuak sustatzeko.
Gainera, bereziki finantza-sektoreko zibersegurtasunari buruz hitz egin zuen, sektoreak aktiboak babesteko duen heldutasuna azpimarratuz, eta Cyberzaintzak lankidetza estua duela Laboral Kutxa edo Kutxabank bezalako erakundeekin, smishing, vishing edo phishing bezalako mehatxuen aurkako borrokan.
Elkarrizketa osoa hemen irakurri.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak