Udaren ondoren, eta jarduerari berriz ekin diogunean, Basque CyberSecurity Centre-ren instalazioetan Mexikoko Chihuahuako Gobernuaren ordezkaritza baten bisita jaso genuen, Euskadiko hainbat gunetatik ibilbidea egiten ari dena. Bisitan, Maria Granadosekin -Chihuahuako estatuko Gobernuaren Berrikuntzako eta Garapen Ekonomikoko idazkariarekin- eta Raúl Varelarekin -Chihuahuako estatuko Berrikuntza eta Lehiakortasunerako I2C Institutuko zuzendari nagusiarekin- esperientziak partekatzeko plazera izan genuen. Haiekin batera gurean izan zen Alberto Gavín, Basque Trade & Investment, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Proiektu Multilateralen zuzendaria.
Chihuahuako estatuaren Berrikuntza eta Lehiakortasun Institutua da erakundearen garapen zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntza koordinatzeaz arduratzen den organismoa. Horretarako, bere eskumen-esparruaren barruan, eginkizun horietara bideratutako Estatuko azpiegitura erabiltzen du, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Estatu Sistemaren antolakuntzarako eta funtzionamendurako aplikatzen diren baliabide finantzario, teknologiko eta zerbitzuetarako giza baliabide espezializatuetan oinarritu ere.
Topaketa aukera paregabea izan zen zibersegurtasunaren arloko gure lan-ildo nagusiak aurrez aurre azaltzeko eta Euskadiren gaitasun teknologikoak erakusteko. Izan ere, bisita amaitzeko, BCSCri atxikitako ikerketa-zentroetako ordezkariek ere (Vicomtech, Tecnalia, Ikerlan, BCAM - Basque Center for Applied Mathematics) gaur egun lantzen ari diren proiektuak erakusteko aukera izan zuten.
BCSCen enpresen arteko lankidetzaren aldeko eta zibersegurtasunaren sektoreko erakunde desberdinen arteko loturak sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, horrela euskal zibersegurtasun-ekosistema ehuntzen eta aberasten jarrai dezakegu-eta.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak