Euskadi, martxoak 7 eta 8, Europako zibersegurtasunerako topagunea izan zen. Europatik, Amerikatik eta Ekialde Ertainetik etorritako 30 erakunde inbertitzaile baino gehiago izan ziren ECSO STARtup Award ekitaldian.
2022ko europar startup onenaren errekonozimendua lortzeko, 11 startup finalistak, Mindflow, ANGOKA, brighterAI, Cryptomage, Alcyconie, Exalens, Omnios, Vaultree, Cyscale, Strong Network Inc eta ResQuant, epaimahariaren aurrean, euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuten, baita epaimahaikideen galderak erantzutekoa ere. Mindflow izan zen garaile eta ANGOKA Women4Cyber Startup Award sariaren irabazle. Azken hori, aurten banatu da lehenengo aldiz eta helburua emakumeek sortutako zibersegurtasun-konpainiak, edo gutxienez langileen %50 emakumeak direnak, saritzea izan da.
Bilbon egindako bi jaurdunaldi horietan, zibersegurtasunaren munduko 200 pertsonak aukera izan zuten harremanak estutzeko eta lehen eskuko startup finalisten berrikutza eta talentua ezagutzeko.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak