Joan den ekainaren 10ean San Frantziskora joan ginen ECSOren ordezkari gisa, Holandako Kontsulatu Nagusiak antolatutako Europako Zibersegurtasun topaketa batera. Ekitaldiaren helburu nagusietako bat izan zen Europan zibersegurtasuneko berrikuntzan dagoen kalitate-maila handia erakustea. Europako eta Estatu Batuetako zibersegurtasun-industriako liderrekin harremana sustatzeko asmoz, Europako puntako 40 startup deitu zituzten, besteak beste Counter Craft eta Enigmedia euskal startupak. Topaketa aukera paregabea izan zen zibersegurtasunaren industriaren lider estatubatuarren eskutik gako-ideia batzuk partekatzeko eta entzuteko ere. Astean zehar RSA Conferencen zeuden Europako beste zibersegurtasun-ekosistema batzuekin biltzeko aukera izan genuen, hala nola Alemaniako Teletrust klusterrarekin, Gales, Irlanda eta Flandesko eskualdeekin, eta Zibersegurtasunaren Kataluniako Agentziarekin topaketa bat egin genuen.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak