Sortu zenetik, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren (BCSC) helburu nagusietako bat Larrialdi Informatikoei Erantzuna emateko Taldeekin (CSIRT) lan egitea eta komunikatzea izan da, bai nazio mailakoak, baita nazioartekoak ere, zibermehatxuen aurrean erantzun bateratu eta koordinatu bat emateko eta Euskadiko herritar eta enpresak babesteko. Horretarako, INCIBE, FIRST edo ECSO erakundeek eta beste batzuek antolatutako ekitaldi eta bileretan aktiboki parte hartu du.
Estrategia horrekin bat eginez, BCSC zentroak CSIRT.es ekimenarekin bat egin du, zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna ematen dien irabazi asmorik gabeko foro independente bat. Estatu mailan lan egingo du eta 20 CSIRT publiko eta pribatu baino gehiago hartzen ditu barne.
Oztoporik gabeko mundu batek erabateko elkarlana behar du
BCSC 2017an sortu zen, beharrizan bati erantzuna emateko; hau da, Euskadin zibersegurtasun arloko zentro publiko bat edukitzea. Batetik, arlo horretako industria ikusarazi eta ekintzailetza sustatu nahi ziren; eta, bestetik, gure herrialdea leku seguruago bat izatea, zibererasoei aurre eginez eta herritarrak kontzientziatuz, segurtasun eta pribatutasuna zaintzearen garrantziaren inguruan.
Gure helburu guztiak lortzeko gogor lan egiten dugu. Esaterako, Eusko Jaurlaritzako erakunde eta departamentu desberdinekin elkarlanean jardunaldiak antolatzen ditugu {{ drupal_link('enpresa', 'node/2227') }}, {{ drupal_link('hezitzaile', 'node/2215') }} eta {{ drupal_link('adingabeentzat', 'node/2216') }}. Era berean, {{ drupal_link('lankidetza-akordioak', 'node/2218') }} sinatzen ditugu erakundeekin, Euskadin zibersegurtasun arloan dagoen prestakuntza eta heldutasun maila handitzeko xedez.Era berean, Zentroak aurre egiten die mehatxu globalei, munduko edozein lekutatik datozela ere, beraz, akats bat izango litzateke ikuspegi ireki bat ez izatea eta beste zentro batzuekin ez aritzea.
Hori dela eta, BCSC zentroaren izenean, lan handia egiten ari gara nazio eta nazioarte mailan beste zentroekin elkarlana sustatzeko. Foroetara joan eta horiek babesteaz gain, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa FIRST foroan parte hartzen hasiko da, CSIRT erakundeen mundu mailako fororik handiena.
CSIRT.es ekimenaren helburu nagusiak honakoak dira: Estatuko taldeen arteko lankidetza sustatzea, segurtasuna hobetzeko, eta gertakari eta adimen informazioaren inguruko informazio garrantzitsua konpartitzea. BCSC zentroak bat egiten du helburu horiekin erabat, beraz, kide izatetik harago joan gara eta ekimenean parte hartuko dugu.
BCSC zentroak ildo beretik lan egiten jarraituko du, zibersegurtasun arloko eragile guztiekin arituz, nazio eta nazioarte mailako CSIRT puntakoenen ezagutza eta tresnak Euskadiri helarazteko.
Mundua gero eta konektatuago dago eta leku segurua izan dadin nahi badugu, zibersegurtasun arloan inplikatutako alde guztien artean elkarrekin aritu behar dugu, izan partikularrak, enpresak edo administrazio publikoak.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak